Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Bicktor Probanza: Madrilen paparazzi, Urretxun artista

Urretxu

Bicktor Probanza urretxuarrak bizitza osoa darama argazkigintzan. Lan artistikoak atsegin ditu batez ere, baina paparazzi bezala ere lan egin du.

2024/09/25
Otamotz

Bicktor Probanza argazkilari urretxuarrak bizitza zirraragarria izan du. 1980ko hamarkada ondo ezagutu zuen, ondoren Madrilen hainbat lanbidetan aritu zen eta egun bere jaioterrian bizi da. Bere argazkiak Berit tabernan ikusgai jarri ditu.

Ikasketak Batxilergoan utzi zituen, bere aitaren fabrikan lan egiteko. Lana argazkigintzarekin uztartzen zuen. “Hemengo zenbait gaztek (Gonzalo Merinok, Kike Vierbucherrek…) Urretxuko kultur etxeko argazkigintza tailerra hartu genuen. Ikastetxeetan ikastaroak ematen hasi ginen, bi aldizkari egiten genituen, erakusketak, lehiaketak… Urte haietan droga asko zegoen, baina baita kultur mugimendu indartsua ere. Udalek kultura babesten zuten”.

Probanzak esperimentatzea oso gustuko zuen. “Autoetan eta hormetan argazki erraldoiak egin nituen. Marakaibo tabernan, adibidez. Beste behin, Goñi pilotari zumarragarraren argazkia jarri nahi izan nuen Zelai Arizti pilotalekuan. TVEkoak eta El Diario Vascokoak erreportajea egitera etorri ziren. Baina berandutu egin ginen, tren bat pasa zen eta argazkia gaizki atera zen”.

Ondoren, Madrilera joan zen. “EFErentzat erreportajeak egin nituen eta limusina gidaria izan nintzen. Horretaz gain, hainbat pelikulatan figurante gisa lan egin nuen (Belle Epoque, Cuentos de Borges…). Figuranteez arduratzen zenari nire izaera gustatu zitzaion eta telebistako programetara azafatak eta ikusleak eramateko kontratatu ninduen. Un, dos, tres; Videos de Primera; Caliente, caliente… saioetan lan egin nuen. Caliente, caliente saioan lan egiten ari nintzenean Primera Hora agentziako arduraduna ezagutu nuen eta berarekin lan egitea proposatu zidan”.

Lehen egunean, zaplaztekoa

Paparazzi bezala lan egin zuen lehen egunean, zaplazteko bat jaso zuen. “Alfonso de Borbonen argazki batzuk ateratzera bidali ninduten. Gertuegitik atera nizkion, ikusi egin ninduen eta zaplaztekoa eman zidan. Ordutik aurrera, teleobjetiboa erabili nuen. Lan ona egin nuen. Nire argazki batzuk Felipe Gonzalez kargutik kentzeko erabili zituzten: Pozuelon erosi zuen txaletera altzariak eramaten harrapatu nuen eta ABC egunkariak azalean atera zituen, Gonzalezek gobernua utzi behar zuela esanez. Alcasserren ere argazkiak atera nituen. Hilkutxen argazki bat Hola aldizkarian argitaratu zuten. Alicia Koplowitzi Korsikan atera nizkion argazki batzuen truke hiru milioi pezeta ordaindu zituzten. Ez zituzten argitaratu, mutil-lagunarekin eta penagarri ageri zelako”.

Agentziako bazkide izatea lortu zuen, baina familia izan nahi zuen eta Madril ez zitzaion horretarako toki egokia iruditzen. Hori dela eta, Urretxura itzuli zen. “Han orduak behar dira mendira joateko eta hemen Santa Barbara ondoan dugu. Gainera, seme-alabek Kaixo, aita esatea nahi nuen, ez ejke”. 26, 24 eta 19 urteko hiru seme ditu.

Bere azken proiektua Berit tabernako erakusketa izan da. “Garai bateko teknikak gustatzen zaizkit. Kike Vierbucherren aitak 1935eko argazkigintza entziklopedia bat oparitu zidan eta hortik asko ikasi nuen, kamera zaharrak erosi ditut… Garai bateko teknikekin egiten diren argazkiak errepikaezinak dira. Gaiei dagokienez, estudioko argazkiak gustatzen zaizkit. Beriteko erakusketan 1980ko, 1990eko eta 2000ko hamarkadetako argazkiak ikusi daitezke: David Bowie Donostian egin zuen azken kontzertuan, Ozeano Bareko irla bateko printzesa bat… Egun, mugikorrarekin ere argazki asko ateratzen ditut. Loreen argazkiak ateratzea gustatzen zait. Gertutik. Sekulako sorpresak eskaintzen dituzte”. 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT