
Sheila Rodriguezek Polita haur eta amentzako denda ireki du Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Bertan, ama izan behar diren emakumeentzako arropa, 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzako arropa eta osagarriak (lo egiteko zakuak, haurrak eramateko bandak, muselinak, hamakak, nezeserrak, termoak…) eskura daitezke.
Rodriguezek 33 urte ditu. Publizitatea ikasi zuen. Publizitate agentzia batean lan egin du, moda enpresa bateko sormen zuzendaria izan da eta estilista lana egin du hainbat aldizkaritan. Haurra izan ondoren, herrian denda irekitzea erabaki du. “Zenbait gauza erosteko kanpora joan beharra dagoela ikusi dut eta dena irekitzea erabaki dut, familiei bizitza errazteko”, aipatu du.
Dendaren inaugurazio ekitaldia atzo izan zen. “Oso harrera ona egin didate”, azaldu du.