
Aldundiak Goierri eta Donostia lotzen dituen autobusa martxan jarri du aste honetan. Harrera bikaina izan du. Lehen egun hauetako bilakaera aztertu ondoren, aldundiak 07:15ean autobus bat gehiago jartzea erabaki du. Helburua zerbitzua erabili nahi duten guztiei arreta ematea da, inor kanpoan gelditu ez dadin.