
Urola Kirol Elkarteak futbol campusa antolatuko du uda honetarako. 2011tik 2016ra jaiotako neska-mutikoei zuzendua, hiru astetan zehar gauzatuko da, 10:00etatik 13:00etara: uztailaren 7tik 11ra, 14tik 18ra eta 21etik 24ra. Egonaldia osorik edo asteka egin ahal izango da. Hiru asteko campusak 230 euroko kostua du, bi astekoak 180 eurokoa eta aste bakarrekoak 100 eurokoa. Izena emateko epea maiatzaren 16an bukatuko da. Izena emateko, sakatu hemen.