Mayi Mujika eta Aritz Egea urretxuarrak Domusa Teknik 40 MLK eta Domusa Teknik 15 MLK mendi lasterketak irabazi dituzte, hurrenez hurren. Mujika 7 ordu 25 minutu eta 24 segundo behar izan ditu 65 kilometroak egiteko. Hamalau eta hamazazpi minutu atera dizkie Abadiñoko (Bizkaia) Ainara Arkarazo bigarrenari eta Oihana Azkorbebeitia hirugarrenari.
Egeak, berriz, 26 kilometroko proban parte hartu du. 2.04.58 denboran iritsi da helmugara. Bigarren postuan Ibai Angulo sailkatu da eta hirugarrenean Mario Mirabel.
Argazkiak: Azpeitia Guka

