Zumarragako taldeak ezin izan du gomazko paletako herriarteko txapelketako lehen kanporaketa gainditu. Tolosaren aurka jokatu du. Joaneko partidak Zumarragan jokatu ziren eta zumarragarrak bi eta bat nagusitu ziren. Baina itzuleran zumarragarrek 2 eta 1 galdu dute. Tolosarrek tanto gehiago egin dituzte eta, beraz, kanporaketa gainditu dute.
Zumarragan, Mikel Egiburuk (Zumarraga) 20 eta 10 irabazi zuen, Beñat Agirre eta Mikel Rodriguezek (Zumarraga) 20 eta 15 irabazi zuten eta banaka (zazpiaren barruan) Josu Vianak (Zumarraga) 8 eta 20 galdu zuen. Mikel Egiburuk 20 eta 6 galdu zuen banaka kantxa osoan, Beñat Agirre eta Mikel Rodriguezek 20 eta 10 irabazi zuten binaka kantxa osoan eta Josu Vianak 20 eta 11 galdu zuen banaka zazpiaren barruan.
