Urretxu-Zumarraga 1 taldeak Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa jokatu zuen atzo (larunbata), Tolosan. Urretxu eta Zumarragako bertsolariek Irungo Txingudi A taldearekin neurtu zituzten indarrak eta nagusitu egin ziren. Manex Mantxola, Mikel Iturriotz eta Antton Fernandez bertsolariek, Leire Akizu gai jartzaileak eta Jon Mendizabal epaileak osatzen dute Urretxu-Zumarraga 1 taldea. Finala maiatzaren 30ean jokatuko dute, Aian, Leintz taldearen aurka (Haizea Arana, Oihana Arana eta Ane Zuazubiskar).

