Atzo (igandea) arratsaldean Eitzagako jaietako pilota txapelketako finalak jokatu zituzten, Beloki elkarteak antolatuta. Eguraldia dela eta, pilota partidak Beloki pilotalekuan jokatu ziren. Aurrebenjamin mailan, Unax Fernandezek eta Ekain Aranburuk 18 eta 11 irabazi zieten Peru Barkero eta Adur Gabirondori eta benjamin mailan, Luken Mesonerok eta Aquiles Moralesek 18 eta 16 irabazi zieten Martin Zabalo eta Jakes Baezi. Kimu mailan neskek eta mutilek jokatu zuten. Neskei dagokienez, Maddi Elustondok eta Haizea Garcesek 18 eta 9 irabazi zieten Alaitz Irastortza eta Alaia Elustondori. Mutilei dagokienez, Oier Galparsorok eta Oihan Aldasorok 18 eta 12 irabazi zieten Unax Ormaetxea eta Izei Larrañagari. Bukatzeko, haur mailan, Ager Camino eta Oier Asurabarrenak 18 eta 12 irabazi zieten Iker Azarola eta Markel Gabirondori.

