Hiru aste besterik ez dira falta San Joan jaietarako eta dena prest dago jada. Udalak egitaraua aurkeztu du dagoeneko eta hainbat ohar ere helarazi du.
- Harrizko mahaien zozketa hilaren 10ean izango da eta izen ematea zabalik izango da ekainaren 9a arte kultur etxean (943 038088).
- Trafikoa: Doako autobus zerbitzua izango da, erosoa eta irisgarria, ekainaren 24an, egun osoan 10:00etatik 20:30ak arte. Geltokida Labeaga 14an (Jose Mari Lasa plaza) izango da.
Hala ere, kotxean igo behar izanez gero, paseak eskatu daitezke udaltzaingoan ekainaren 11tik 19ra, honako ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 21:00etara; larunbata eta igandea: 09:00etatik 21:00etara.
Santa Barbarara igotzeko Pagoeta auzoko errepidea bakarrik erabili ahal izango da. Nekolalde/Mundo Mejor/Basagasti auzoetatik Santa Barbarara joateko bidea moztuta egongo da eta baimenik ez dutenek Erratzu poligonora bakarrik igo ahal izango dute. Nekolaldetik Santa Barbarara joateko bidea jaisteko bakarrik erabiliko da. Hala ere, Nekolaldetik Etxaburura igotzeko aukera egongo da.
- Herri bazkarirako txartelak salgai egongo dira kultur etxean 16a arte edo agortu arte. Helduen menua 28 eurotan, haurrena (12 urtetik behera) 14 eurotan.
Helduentzako menua, 28 euro:
– Itsaskiz betetako piperrak
– Penca onddo-saltsarekin
– Saiheskia
– Goxua
– Kafea eta kopa
– Ogia, ura eta ardoa barne
Haurrentzako menua, 12 urtetik behera, 14 euro:
-Makarroiak tomatearekin
-Oilasko bularkia patata frijituekin
-Danonino
-Ogia, ura eta freskagarriak barne
* San Joan herri dantzarako entseguak ekainaren 16 eta 18an izango dira Lizeoko gimnasioan, 20:00etan. Irekiak izango dira.
