Gaur arratsaldean eskolarteko txirrindulari proba egin da Urretxun. Jon Salaberria urretxuarra hirugarren postuan sailkatu da haur mailako proban.
Kimu mailan, mutilen artean, lehen postuan Julen Zinkunegi Alberdi (Peña Elorza) sailkatu da, bigarren postuan Iker Barruela Zubiaurre (Elgoibarko) eta hirugarren Kaiet Martin Altube (Aloña Mendi). Nesken artean, Maddi Agirretxe Araia (Dorletako Ama) lehen postuan sailkatu da eta Kattalin Urzelai Ugarte (Aloña Mendi) bigarren postuan.
Haur mailari dagokionez, mutilen artean irabazlea Julen Osa Aizpuru izan da (Peña Elorza). Bigarren postuan Xabat Aizpuru (Peña Elorza) sailkatu da eta hirugarrenean Salaberria. Nesken artean, irabazlea Nile Agirretxe Aiala (Dorletako Ama) izan da. Bigarren postuan Paule Eguren Garmendia (Lokatza) sailkatu da eta hirugarrenean Irati Ansola Irazabal (Elgoibarko).

