Julen Alberdi azkoitiarra izan da norgehiagokako garaile, eta haren atzetik sailkatu da Ibai Soroa aribearra. Hirugarren postua, berriz, Xabier Zaldua zumarragarrak eskuratu du.
Ezkerrean Ibai Soroa, erdian Julen Alberdi eta eskuinean Xabier Zaldua.
Euskal Duatloiaren finalean, Xabier Zaldua zumarragarrak hirugarren postua eskuratu du podiumean. Bigarren sailkatua Ibai Soroa aribearra (Nafarroa) izan da, eta txapela Julen Alberdi azkoitiarrak (Gipuzkoa) jantzi du. Horrela, bi gipuzkoarrek eta nafar batek osatu dute aurtengo podiuma. Guztira, 11 kirolarik hartu dute parte finalean.
Parte-hartzaileen artean, Zaldua izan da beteranoena, baina sasoi betean jarraitzen duela erakutsi du beste behin ere. 2023an seigarren postuan sailkatu zen, 2025ean bigarren izan zen, eta aurten hirugarren amaitu du.
Iazko formatuari eutsiz, aizkora eta korrikako lanak uztartu behar izan dituzte kirolariek. Lehenik, 45 ontzako enbor horizontala ebaki dute; ondoren, 45 ontzako enbor bertikala; eta amaitzeko, 500 metroko korrikaldia egin dute. Ariketa multzo hori lau aldiz osatu behar izan dute, eta, beraz, aizkorako eta korrikako lanak modu eraginkorrean uztartzea funtsezkoa izan da emaitza ona lortzeko.
Bero egin duen arren, maila paregabea erakutsi dute kirolariek, eta Tolosako zezen plaza jendez bete da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.