Urretxuko Aterpe jubilatu elkarteak egoitza berria du: Iparragirre plazan, Gazte Bidean zegoen tokian. Gaur (osteguna) arratsaldean ate irekien jardunaldia egin dute. Egoitza berria topaketarako, aisialdirako eta ongizaterako diseinatutako gunea da. Bertan egiten diren jarduerei buruzko aurkezpen labur bat egin da eta ondoren bingo berezi bat egin dute.

