Uztailaren 1ean emango zaie hasiera ofiziala Zumarragako Santa Isabel jaiei. Santa Isabel bezpera denez, pregoia arratsaldez irakurriko da: 20:30ean. Pregoia Okendo kaleko Urtubi elkartekoek irakurriko dute. Elkarte horrek 50 urte bete ditu eta udalak urte hauetan guztietan herriaren alde egindako lana eskartu nahi die Urtubiko bazkideei. Pregoiaren ondoren bandak eta Goiargi abesbatzak herriko ereserkia jo eta abestuko dute.
Urtubi bi lagun kuadrillek sortu zuten: Jose Antonio Mendizabal, Javier Azkarate, Jose Mari Salegi, Jose Mari Berasategi… Elkartea dagoen tokian taberna bat zegoen eta taberna itxi zenean elkartea ireki zuten. Egun, hiru belaunalditako bazkideak dituzte eta oso harreman ona dute. Bazkideen artean emakumeak ere badaude. 62 bazkide dira.
50 urteurrena ekainaren 13an ospatu zuten, bazkari batekin. 70 bazkide eta bazkide ohi elkartu ziren. Trikitilariek festa girotu zuten.

