Igandean Zumarragako bola eta toka txapelketak jokatu ziren. Toka txapelketan lau kategoria izan ziren. 7-11 urtekoen artean Julen Pastrian nagusitu zen. Bigarren postuan Aitor Artolazabal sailkatu zen eta hirugarrenean Oier Otermin. 12-15 urtekoen artean Maier Artolazabal nagusitu zen. Bigarren postuan Walid Kaudia sailkatu zen eta hirugarrenean Beñat Otermin. Emakumezkoen kategorian Itsaso Artola nagusitu zen. Bigarren postuan Arantzazu Calvo sailkatu zen, hirugarrenean Itxaso Fraile eta laugarrenean Ane Rodriguez. Gizonezko onena Jose Antonio Calvo izan zen. Bigarren postuan Ino Ugarteburu sailkatu zen, hirugarrenean Antonio Amondarain eta laugarrenean Felix Maiz. Bola txapelketan, emakumezko onena Ane Etxebeste izan zen. Bigarren postuan Nekane Etxeberria sailkatu zen eta hirugarrenean Garbiñe Alustiza. Gizonezko onena Ibon Miner izan zen. Bigarren postuan Pedro Agirre sailkatu zen, hirugarrenean Juan Ramon Aramendi eta hirugarrenean Asier Berasategi.

