Eguerdian, Zelai Ariztiko pilotalekuan, dantza libreko txapelketa jokatu da Santa Isabel jaien barruan. Zazpi bikote zeuden izena eman da.
Jone Arriaran eta German Aranburu azpeitiarraren azken dantza, sariarekin. Festa beteko beste bi egun dituzte oraindik ere Zumarragan, Santa Isabel jaietan, era desberdinetako ekitaldiekin. Eguerdian, Zelai Ariztiko pilotalekuan, dantza libreko txapelketa jokatu da. Zazpi bikote zeuden izena emanda, eta txapeldunak eta txapeldunordeak ondorengoak izan dira:
- Jone Arriaran eta German Aranburu (Azpeitia).
- Ane Jaunarena eta Endika Osa (Lezo).
Egitaraua
Gaurko eta biharko egitarauak ondorengoak dira.
Gaur
- 16:00. Xake txapelketa, Euskadi plazan.
- 16:00. Mus txapelketa, Galilea tabernak antolatuta.
- 18:00. Dantza jaialdia, Zelai Ariztiko pilotalekuan: Irrintzi eta Lurra taldeak.
- 18:00. Kuadrillen arteko Grand Prix, idiskoekin, La Salle-Legazpiko jolastokian.
- 20:00. Elektrotxufla elektro-txaranga, Clara Larrañaga lorategitik abiatuta.
- 23:15. Su artifizialak, Valecea etxearen eskutik.
- 00:00. Larrain dantza, Euskadi plazan.
- 00:30. Diamante orkestra, Euskadi plazan.
Bihar
- 10:00-15:00. Eskulangintza azoka, Euskadi plazan.
- 12:30. Jolasak, zezen plazan.
- 13:00. Haurrentzat tailerra, Euskadi plazan.
- 13:30. Kantu-poteoa, Goiarbi abesbatzarekin, Clara Larrañaga Lorategitik abiatuta.
- 17:30. Zirku tailerra, Euskadi plazan.
- 18:00. Errekortadore erakustaldia, eta ondoren bigantxak 16 urtetik gorakoentzat. La Salle-Legazpiko jolastokian.
- 20:00. Kalakan taldearen eta Zumarragako Musika Bandaren kontzretua, Euskadi plazan.
