Xabier Isasak (Euskaltel-Euskadi) laugarren postuan sailkatu da Poloniako Dookoła Mazowsza itzulian. Itzuliak lau etapa izan ditu eta Isasak lehen eguneko ihesaldian parte hartu zuen, Danny Van del Tuuk taldekidearekin batera. Hurrengo egunetan podiumera sartzeko borrokatu da, baina ibilbidea ez du lagun izan: etapak lauak izan dira eta zirkuituetan.
