Urretxuko Udalak, Urrelur mineralen astea dela eta, honako zerbitzu hauetarako langileak kontratatzea aurreikusi du: mineraletako museorako atezain bat, udaletxeko atariko erakusketarako atezain bat, frontoirako atezain bat eta haur parkerako sei begirale.
Museoko eta udaletxeko atariko atezain postuetarako kontratazio aldia 2026ko urriaren 26tik azaroaren 1era bitartekoa izango da, eta urriaren 30etik azaroaren 1era bitartekoa haur parkeko begiraleentzat eta frontoiko atezainarentzat.
Eskabideak aurkezteko epea: 2026ko urriaren 15a arte.
Deialdiaren oinarriak eta eskaera-orria web gunean (www.urretxu.eus) edota udaletxeko bulego orokorrean jaso daitezke.
