Goierri kirol elkartearen txirrindulari eskolak Bizikleta Festa egingo du igandean, 11:00etatik 13:00etara, Zumarragako plazan. Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute. Kaskoa eramatea derrigorrezkoa da. Bizikleta eramatea ere komenigarria da, baina bizikleta batzuk izango dituzte parte hartzaileei uzteko. Haurrek ariketa ezberdinak egingo dituzte, bizikleta gainean trebatzeko.
