Xabier Isasa (Euskaltel-Euskadi) txirrindulari urretxuarra bigarren postuan sailkatu zen atzo Panamako Gran Prix Chiriqui lasterketan. Helmugara talde txiki bat heldu zen eta esprintean Xabier Berasategi olaberritarra nagusitu zen, bera ere Euskaltel-Euskadi taldekoa.
Euskaltel-Euskadi munduko 30 onenen artean sailkatzeko borrokatzen ari da, horrela lasterketa garrantzitsuenetara gonbidatu baitezakete. Atzo lortutako puntuei esker 28. postuan kokatu da.
