Izartxo aisialdi taldeak Lehen Hezkuntzako Topaketa Nagusia egin zuen larunbatean Zumarragan. La Salle Ikastetxe ezberdinetako Lehen Hezkuntzako ehunka haur, begirale eta hezitzaile bildu ziren. Andoain, Beasain, Bilbao, Donostia, Eibar, Irun, Sestao eta Zumarragako ikastetxeek parte hartu zuten. Adiskidetasuna, elkarbizitza eta dibertsioa sustatzeko jolasak eta ikastaroak egin zituzten.
Izartxo La Salle ikastetxeetako aisialdi hezitzaileko proiektua da. Bere helburu nagusia haur eta gazteen hezkuntza integrala bultzatzea da, ikasgelatik kanpoko eremu batean eta balioetan oinarrituta: heziketa, euskara eta komunitatea eta boluntariotza.

