Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Urretxuko Udalak Sormonak egitasmoaren laugarren edizioan parte hartzeko gonbita luzatu die nerabeei

Urretxu

Egitasmo honen helburua sormena sustatzea eta nerabeen gaitasunak erdigunean jartzea da

2026/11/09
Otamotz

Sormonaken laugarren edizioan parte hartzeko izen emate epea zabalik dago. Egitasmo honen helburua nerabeen sormenari bultzada ematea da. Barruko sutik abiatuta, haur garaian bezala, sormenarekin putzuetan jolasteko eta gozatzeko gonbidapena egin die Urretxuko Udalak 14-18 urte arteko nerabeei. Azaroaren 22a baino lehen eman beharko da izena, eta lanak martxoaren 7an aurkeztu. Amaierako jaia, berriz, martxoaren 18an izango da: 18:00etan, Pagoetan.

Sormonaken laugarren aldi honetan ere, sormena garatzeak osasunean, ongizatean eta garapenean dituen onurak azpimarratu nahi ditu Urretxuko Udalak. Horretaz gain, nerabezaroaren ikuspegi positiboa zabaldu nahi du, ohiko estereotipoei aurre eginez eta nerabeen gaitasunak, interesak eta ekimenak erdigunean jarriz.

Aurrekoetan bezala, lehiaketa ere izango da, baina, batez ere, sormen prozesu bat izango da: parte hartzaileek sortu nahi duten hori garatzeko baliabideak izango dituzte. Lan originalak nahiz beste lan batzuetan oinarritutako bertsioak aurkeztu ahal izango dira, edozein esparrutakoak: kultura eta arte arlokoak, baina baita beste eremu batzuetakoak ere. Prozesua bera sariak baino aberasgarriagoa izatea da udalaren asmoa.

Izena emateko, proiektuaren ideia zehaztu eta azaroaren 22a baino lehen aurkeztu beharko da, www.urretxu.eus/SMNK26 helbidean. Behin ideiak aurkeztuta, beharrezko baliabideak eskatzeko aukera izango da azaroaren 24tik aurrera, www.urretxu.eus/SMNK26_MATERIALA helbidean. Prozesu osoan zehar Gazteria sailaren laguntza izango dute parte hartzaileek, eta, behar izanez gero, komunitateko zein kanpoko adituena ere bai.

Lanak aurkezteko eguna martxoaren 7a izango da. Lan fisikoak Gazte Bideanen entregatu beharko dira. Digitalak, berriz, sustapena@urretxu.eus helbidera bidali behar dira. Sari banaketa eta amaierako jaia martxoaren 18an izango dira, 18:00etan, Pagoeta gune soziokulturalean. Bertan, zuzeneko musikaz eta jan-edanez gozatzeko eta aurkeztutako lanak ezagutzeko aukera izango da.

Prozesuan parte hartuko duten artistek eta adituek aukeratuko dituzte proiekturik berezienak, lau kategoriatan: bakarkako lan original bereziena, taldekako lan original bereziena, bakarkako lan eratorri bereziena eta taldekako lan eratorri bereziena. Kategoria bakoitzeko saridunak 200 euro jasoko ditu, proiektuari lotutako produktuetan, emanaldietan edota zerbitzuetan erabiltzeko, bailaran edota Euskal Herrian.

Parte hartzeko, 14 eta 18 urte bitartean izan beharko dira, eta urretxuarrak izan edo Urretxuko nahiz Zumarragako ikastetxeetan ikasi. Bakarka zein taldean parte hartu ahal izango dute. Proiektuek originalak edo eratorriak izan beharko dute, eta 2026ko azarotik aurrera sortuak. Hitza erabiltzen bada, idatziz nahiz ahoz, gutxienez %75 euskaraz izan beharko da. Sortutako lanen jabetza sortzaileena izango da.

Adimen artifiziala erabiliz gero, aitortu egin beharko da. Bestalde, baliabide materialak behar diren kasuetan, komunitateko saltokietan eskura daitezkeen baliabideekin egindako lanak lehenetsiko dira saritzeko.

Informazio gehiago jasotzeko, zalantzak argitzeko edo ekarpenak egiteko, sustapena@urretxu.eus helbidera idatzi daiteke.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Zumarragarekin lotutako gradu eta master amaierako lanen aurkezpena

2026/11/04
Zumarraga
2

Idiazabalgo Iturrioz enpresak 25 etxebizitza eta 26 garaje eraikiko ditu Ipeñarrietako kaleko 28a eta 30a zeuden tokian

2026/11/07
Urretxu
3

Hilketa Urolako Trena Maratoian

2026/11/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Zumarragako Udalak herriko 31 lokal etxebizitza bezala erabiltzea ahalbidetzen duen ordenantza onartu du

2026/11/05
Zumarraga
5

Urretxuko San Martin eguneko festa bertan behera gelditu da, greba dela eta

2026/11/06
Urretxu
6

Urola Garaiko Movemberren ekitaldiak

2026/11/04
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT