Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka

Arcelorren gertatukoaren inguruan (Goierriko LAB)

2014/09/22
Irailaren 5ean sail sindikala bildu ondoren, LABek enpresako zuzendaritza eta CCOO, ELA eta UGTren artean sinatutako akordioa ez sinatzea erabaki zuen. Besteak beste akordio honek ez duelako etorkizunera begira inolako bermerik ematen eta ez delako  Zumarragako lantokiaren bideragarritasuna bermatuko duen neurririk jasotzen. Akordio honek enpresaren ikuspegia bakarrik jasotzen du, hau da, langileak zuzendaritzak har ditzakeen neurrien erantzule eta errudun egiten ditu. Txeke zuria eskaintzen dio enpresari eta enpresaren kudeaketa txarrari zilegitasuna ematen dio. Hala ere, Arcelorren gertatutakoa ez da kasu bakarra. Erreformaz erreforma gero eta bitarteko gehiago eman zaizkio patronalari lan harremanak desarautu eta prekarizazioaz baliatuz, lan kostuak murriztu eta irabaziak bermatzen jarraitzeko. Orain malgutasunarekin, lanaldiaren gaineko kontrol osoa nahi dute, lan kostuak murrizten jarraitzeko. Gezur borobila da malgutasunak enplegua babesten duenik. Suntsitu egiten du eta bizitza pertsonala eta lanaren arteko kontziliazioa ezinezkoa egiten du. Langileengan ziurgabetasuna eta beldurra dira nagusi eta enpresariei mehatxuak gauzatzeko oztopo legal guztiak kendu egin zaizkie. Enpresek kalerapenen edota enpresa itxieren mehatxua erabiltzen dute behin eta berriz langileak izutzeko eta lan baldintzetan atzerapauso berriak inposatzeko; norbaitek sinesten du horrelako egoeretan langileen erabakia librea denik? Testuinguru hau izan da Arcelorreko «negoziazio» eta «akordioa» baldintzatu duena. Ez da benetako negoziaziorik egon, amore emate bat baizik, mehatxupean eginiko inposaketa bat baizik. Oso kezkagarria iruditzen zaigu maila honetako mehatxu baten aurrean instituzioek eta CCOOk, UGTk eta ELAk hartu duten jarrera. Multinazionalek eta elite politikoak sindikalismo eredu bat nagusitzea nahi dute, konfrontazioari uko egiten diona, enpresariei men egiten diena, langileei guztia ontzat ematea beste biderik ez dagoela sinestarazi nahi diena. CCOOk eta UGTk nabarmen egiten dute eredu horren alde. Begi bistakoa izan da Arcelorreko kasua sekulako xantaia izan dela eta benetan kezkagarria iruditzen zaigu ELA akordio horretara sartu izana. Lan erreformari enpresatik aurre egin behar zaiola esan ondoren, enpresetan horrelako akordioei bide ematen die. LABen lerro sindikala oso argia da: ez dugu ontzat emango langileen eskubidetan atzerapauso berririk ematea ez sektoreko negoziazioetan, ez eta enpresaz enpresako akordioetan ere. Ulertuta egoera zailak egon badaudela akordioetarako, prestutasuna agertzen dugu, beti ere enplegua babesteko erabaki argiak badaude eta ia beti erantzun berdina jasotzen dugu: enpresariak ez daude prest inolako konpromisorik hartzeko.

Goierriko LAB sindikatua

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT