Tradizioari muzin eginez, Gabonetako jaki berriak dastatzeari ekin diogu.
Ohiturak beti ohitura izan behar amen dute baina urteak pasa ahala, eraberritzea ezinbestekoa da. Hau da hain zuzen Gabon egunetan janaria prestatu behar duen sukaldari batek baino gehiagok pentsatzen duena. Nahiz eta oraindik funtsezkoak mantendu, beste batzuk saihestu egiten dira, jaki berri batzuen mesederako. Argi daga bakoitzak bere gustu edo ahal duenaren arabera jaten duela baina gu, globalki sailkatzen saiatu gara.
Ezin dezakegu orokorrean hitz egin baina Gabonetako jakiak aldatzen ari dira zenbait etxeetan behinik behin. Zenbait usadio mantentzen dira baina ez denak. Egun berezi hauetan usadioa amen zen olio azak jatea. Asko jaten zen beste barazki bat azalorea zen.
Bigarren plater moduan, bakailaoa edo kapoia jaten zen. Gaur egungo kontuak bestelakoak dira. Tartekoak janez hasten gara. Langostinoak, aukerarako pateak, kroketa batzuk agian… Jarraian gehiegi betetzen ez duen zerbait jaten da, arrai zapa kasu. Hala, azkenerako uzten da janari astuna. Arkumea da normalean asko jaten dena, angulak, bisigua eta bestelako arrai zein haragi preziatuak ahantzi gabe.
Egundaino gehien iraunarazi direnak postreak izan dira. Hemen ere zenbait aldaketa egon dira baina konpota oraindik ere etxe askotan jaten da. Intxaur saltsa, euskal turroia bezala ezagutua izan dena, oraindik ere mantentzen da baina ez konpota bezain beste. Intxaur saltsak turroiari utzi dio bere lekua, baita mazapan,bonboi eta honelakoei. Edariei dagokienez, janariarekin batera, ardoa edaten jarraitzen da. Orain ordea bestelako edariak ere asko edaten dira. Xanpaina da ugarien edaten dena. Anis edo pattarra ziren lehen edaten ziren likoreak, egun ordea, era guztietako konbinatuak edaten dira.
Aldaketa hauen zio edo zergatiak aztertzean, ondorio bakar bat atera dugu. Amona etxean duten familia gehienek tradizioari eusten diotela konturatu gara, amona berak prestatzen baititu bere garaiko jakiak. Ordea, amona ez dutenek janari berriak dastatzeari ekiten diote, urteetan tradizioa izan dena ahantziz. Erdiko bidea hartzen duenik ere bada, hau da zerbait mantendu eta beste zerbait eraberritu. Hau egiten duten familiek normalean postreak mantentzen dituzte.
Gabonak bapo, eta orain?
Gabonak joan zaizkigu eta honekin batera baita festa ospakizunak ere; izan ere, ohikoa denez afari- bazkari bereziak eta gehiegizko kaloria kontsumoa izaten dugu garai honetan.
Bat baino gehiago larrituko zitzaigun jadanik kiloak gehitu zaizkiola eta, edo ez-ohiko elikadura masibo honek utzi dizkion ondorioez arduraturik. Beno ba, orrialde honen bitartez saiatuko gara arazoari tratamendu dietetikoa ematen.
Dieta hipokaloriko orekatua eginez gero gure energia balantzea negatiboa litzateke eta honela gantzak erreko genituzke. Argaltze erritmo egokia astean kilo batekoa litzateke. Era honetan, gantz kilo batek 9.000 Kilokaloria suposatzen dituenez, eguneroko dietari 1.300 Kilokaloria kendu beharko genizkioke. Pertsona heldu normal baten eguneroko energiaren beharra ondoren adierazitakoa da:
- 35 Kilokaloria/Kg. bakoitzeko emakumezkoen kasuan.
- 40 Kilokaloria/Kg. bakoitzeko gizonezkoen kasuan.
Honela kalkula genezake zenbat Kilokaloria beharko genukeen egunean.
Dietak ez luke inoiz 1.000 Kilokaloriatik jaitsi behar, kasu honetan ematen gorputzak beharrezko dituen elikagai guztiak ez baitira ematen. Azter ditzagun elikagai hauek banan banan:
- Proteinak: Hauek ez dira murriztu behar, gainera asegarriak izatearen berezitasuna dote.
- Lipidoak: Murriztu beharrekoak dira, bala ere murrizketak orekatua izan behar luke, bitamina liposolugarriak dituzte-eta.
- Karbohidratoak: komeni da murriztea, baina inoiz ez 100 gramotik behera.
- Bitamina eta mineralak: Hauek ezin dira murriztu, beharrezkoak baititugu beren neurrian.
- Alkohola: Guztiz baztertu, honek gramoko 7 Kilokaloria sortarazten du (baso bat ardo = 75 Kilokaloria; baso bat garagardo = 200 Kilokaloria). Freskagarriak ere baztertu behar dira (Coca-cola bat = 3 zorrotxo azukre).
- Ura: 2-3 litro egunean zehar. Efektu asegarria do, toxinak iraizten laguntzen du eta idorreriaren aurkako osagai egokia da. Giltzurrun eta bihotz arazoak badaude, ura gutxitu egin behar da.
- Fibra: Asko hartzea komeni da. Asegarria da eta peristaltismoa han da, janaren iraganbidea hesteetan zehar, errazten du.
Beraz, badakizue barazkiak, lekadonak eta fruituak gehiago hartu behar dira kontuan; haragi, koipe eta gozoak murriztu behar dira eta ur asko edan behar dugu. Eta noski, kirolak edo ariketa fisikoak zeregin honetan lagunduko digu, ez izan alferra, txandala jantzi eta gutxienez paseo bat eman ezazu bidegorrian barrena.
Eta ez ahaztu! ez dago produktu mirakulutsurik eta zerbait nahi duenari, zerbait kostatzen zaio.
Asier Otamendi
Elikagaien Zientzia eta Teknologian Lizentziatua