Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

«Dantza egitetik bizitzea ez da batere erraza; nik lortu dut nire ogibide izatea»

Urretxu eta Zumarraga
2019/09/27
Otamotz
Galdos sei urterekin hasi zen dantzan, Irrintzi taldean, bere amak animatuta. Makina bat aldiz egin du ezpata-dantza Antion, saloi dantzak ere egiten ditu, dantza afrikar eskoletara joan da, Aukeran konpainiako kidea da… Madrilen talde honekin dantza egingo du. Dagoeneko han daude, ikuskizuna prestatzen. 2019-09-27-p006_f01-500x726Nolatan hasi zinen Aukeran dantza konpainian? Bergarako musika eskolak bertako dantza taldearen ardura hartu zuen. Aukeran dantza taldeko Edu Muruamendiaraz bergararra da eta dantza eskolak ematea eskaini zioten. Urnietan lan egiten duenez, ezin zuen. Hala, niri deitu zidaten. Sei urte daramatzat dagoeneko Bergaran dantza eskolak ematen. Dantza al da zure ofizioa? Bai. Dantza eskolak ematetik eta dantza egitetik bizi naiz. Dantza nolako pasioz bizi duzun ikusita, pozgarria izango da zure ogibidea izatea lortu izana. Hala da, ez baita batere erraza dantza egitetik bizitzea. Aukeran dantza konpainiaren zein ikuskizunetan parte hartu duzu orain arte? Lau urte daramatzat Aukeran dantza konpainian. Maurizia, Fusioak, Aukeran 20 urte eta Biz Hitza ikuskizunetan parte hartu dut. Azken ikuskizun hau martxoan aurkeztu genuen. Alos Quartet musika taldearen Garden diskoaren aurkezpen kontzertuetan ere parte hartu genuen. Deitzen diguten toki guztietara joaten gara. Bilboko Arriaga antzokiak eta Oviedoko Campoamor antzokiak ekoiztutako El Caserio zarzuelan parte hartu behar duzue. Zarzuela hau ezagutzen al zenuen? Bai. Idiazabalen zarzuela hau antzeztu zuten eta Irrintzi dantza taldearekin parte hartu nuen. Ezpata-dantza egin genuen. Dena den, Madrilgo ikuskizuna Idiazabalgoa baino askoz ere handiagoa da. Taldeko guztiok etorri gara Madrilera (bederatzi gara) eta gure parte hartzea Irrintzik Idiazabalen izan zuena baino handiagoa da. Arin-arina, banakoa, fandangoa… dantzatuko ditugu. Astelehenean joan zineten Madrilera. Zer moduz bertan? Lehen astea entseatzeko baliatu behar dugu. Ikuskizuna urriaren 3an estreinatuko dugu eta urriaren 21ean itzuliko gara etxera. Taldeka egin beharreko dantzak Euskal Herrian prestatu ditugu eta banaka egin beharrekoak hemen. Dagoeneko toki askotan dantza egin duzu. Madrilen aritu al zara? Fitur turismo ferian dantza egin nuen, Aukeran dantza konpainiarekin. Dena den, oraingo bidaia oso ezberdina da. Inoiz ez dut dantza egin Teatro de la Zarzuela bezalako antzoki batean. Ia hilabete eman behar duzu Madrilen. Espainiako hiriburua ezagutzeko ere baliatuko duzu… Noski. Madrilen toki interesgarri asko daude eta astelehenak eta astearteak libre ditugu. Senitartekoak eta lagunak ikuskizuna ikustera joan behar al dira? Batzuk ikustera etorri behar direla esan didate, bai.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Martxan da Iñaki Beitia Mendi Martxaren 27. edizioa

2025/06/01
Urretxu eta Zumarraga
2

Rosario tabernaren amaiera ezin hobea

2025/05/31
Zumarraga
3

Legazpiarrek harrera bikaina egin diote Hodei Otaegi urretxuarraren tabernari

2025/05/31
Urretxu
4

"Presoa etxera itzultzen denean dena konpondu dela iruditzen zaigu, baina ez da hala"

2025/05/30
Urretxu eta Zumarraga
5

Iosu Perezek Beitia martxan ateratako argazkiak

2025/06/02
Urretxu eta Zumarraga
6

Gainzuri Eguna ospatu dute Santa Barbaran

2025/05/30
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT