Iparragirre plazaren inaugurazioa (006. alea)
Hilaren 16an Urretxuko Iparragirre plaza berria inauguratu zen.
Inaugurazio ekitaldian herriko agintariez gain, Patxi Ormazabal Eusko Jaurlaritzako hirigintza kontseilaria eta Julen Goikoetxea kontseilari-ordea izan ziren. Plaza bedeinkatu eta Lurra dantza taldeko dantzari batek aurreskua dantzatu ondoren, agintariek, herriko alde zaharra, bidegorria, Mugitegi industrialdea eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin eraikitzear dauden babes ofizialeko etxebizitzak ikusi zituzten. Eusko Jaurlaritzako ordezkariek bertan bazkaldu zuten eta bazkalostean udaletxean bilera izan zuten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide