Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Arreitunaindia, Goierriko Itzulian garaile (026. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1997/09/15
Otamotz
Irailaren 12, 13 eta 14an, elite eta 23 urte azpitiko txirrindulari afizionatuentzat Goierriko Itzuliaren edizio berri bat burutu zen. Guztira 112 txirrindularik hartu zuten parte 16 taldetan banatuta. Sei talde gipuzkoar, hiru bizkaitar, hiru nafar eta Kantabria, Errioxa, Katalunia eta Portugaleko talde bana aritu ziren nor baino nor. Ibilbide gogorra izan zuten aurten txirrindulariek. Hiru etapatan, 383 kilometro egin behar izan zituzten, tartean, 12 mendate zituztela. Garailea, Pello Arreitunaindia Kaiku taldeko txirrindularia izan zen. Azken etapan erabaki zen Goierriko Itzuliaren aurtengo garailea. Arreitunaindia mutrikuarrak, eraso gogorra jo zuen Aztirian gora bakar bakarrik geldituz. Aztiria gainetik helmugarainoko ibilbidea, aise egin zuen Ruben Alvarez ordura arteko liderrari, minutu eta zazpi segundoko aldea atereaz helmugan.   Aurtengo Goierriko Itzulia oso lehiatua izan da. Hiru egunetan, hiru lider ezberdin ezagutu ditu probak. Lehenengo eguneko etapak 122 kilometro izan zituen. Aztiriako mendatean hogeita hiru txirrindulariz osatutako talde bat egin zen lasterketa buruan, itzulia irabazteko faborito nagusiak, bertan zeudela. Zazpi txirrindulariz osatutako ihesaldia izan zen ondoren, baina lehen egun honetako azken mendatea Deskarga igotzen hasi aurretik, bertan behera gelditu zen zazpikote borren saiakera. Deskargan gora, hogeita hiruko taldea apurtu egin zen, helmugara, boskote bat iritsiz aurrean. Hauen artean azkarrena, Caja Ruraleko Iker Flores izan zen. Lehen egun honetan etapa eta ondorioz sailkapen nagusiko lehen postua ere, Iker Flores txirrindulari nafarrarentzat izan ziren. Bigarren etapan ordea, Ruben Alvarezen mesedetan, galdu egin zuen jertsei horia Floresek. 119 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten txirrindulariek. Etapa garaipena Joseba Beloki gasteiztarrarentzat izan zen. Lasterketa amaitzeko hamalau kilometro falta zirela zortzi txirrindulariz osatutako talde bat egin zen lasterketa buruan, garaipena, hauen artean erabaki zelarik. ACRko Joseba Beloki nagusitu zen baina sailkapen nagusian, aldaketak izan ziren. Banaka taldeko Ruben Alvarezek jantzi zuen jertsei horia, ordurarteko liderrari, Iker Floresi, hamalau segundoko aldea atereaz. Sailkapen nagusian zeuden alde txikiak ikusita garbi zegoen azken etapan erabakiko zela Goierriko Itzuliaren garailea. 136 kilometro zituen azken etapak eta bost mendate puntuagarri. Hain zuzen, mendate hauetako batean, Olaberriakoan, hasi zen itzulia erabakitzen. Igoeran, apurtu egin zen tropela lasterketa buruan, bost txirrindulari geldituz. Kaikuko Beristain eta Arreitunaindia, Baqueko Miner, ACRko Nieto eta Caja Ruraleko Lopez de Munain. Segura bidean, Igor Miner eta Peio Arreitunaindiak aurrera jo zuten. Aztirian gora erritmo gogorra ezarri zuen Arreitunaindiak eta Miner atzean utzi ondoren, bakarrik iritsi zen helmugara. Mutrikuarra, azken etapako garailea izateaz gain, Goierriko Itzuliaren irabazlea ere izan zen. Sailkapen nagusian ordurarte laugarrena zen 14 segundora baina azken etapan lortutako abantailari esker Goerriko itzulia beretzat izan zen.
Sailkapen nagusia
  • 1.P. Arreitunaindia 8.46:08
  • 2. Ruben Alvarez 53″ra
  • 3. Iker Flores 1:07″ra
Bestalde, Iker Zabaleta zumarragarrak eginiko itzulia ere aipagarria izan zen. Nahiz eta etapa garaipenik ez lortu, egunero aurrean ibili zen sasoi puntu onean dagoela erakutsiz. Azken etapan hirugarren egin zuen eta sailkapen nagusian berriz, 8.na izan zen minutu eta hogeita hamabi segundora. Herriko lehen sailkatuari zegokion saria jaso zuen.
Gainontzeko sailkapenak
  • Mendiko sailkapena: Igor Miner (Baque)
  • Tarteko helmugak: Pedro Horrillo (Baque)
  • Erregulartasuna: Matias Cagigas (Baque)
  • Talderik onena: Kaiku

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT