Txina zeresan handia ematen ari daazkenaldian eta gero eta gehiago dira merkatu hartan tokitxoa eginnahi duten enpresak. Hala, herritarren batek edo bestek bertara joanbehar izan du dagoeneko. LibeAztiria Shangain bizi da azaroaz geroztik, Tolosakoenpresa batentzat lanean. "Gipuzkoako Merkataritza GanbarakShangain egoitza ireki du enpresen zerbitzurako eta bertan enpresaezberdinetako lagunek lan egiten dugu. Izan ere, hemengo enpresabatek oso prozesu luzea bete behar du Txinan alta emateko eta, hala,errazagoa da bertaratzea".
Aztiriak bi urteemango ditu Txinan. "Ez dago ezer ziurtatzerik, bainaprintzipioz bi urte emango ditut. Gabonetan itzuli nintzen eta orainberriro etorri naiz. Ez nago gaizki", dio baikor.
Bera izan zen, gainera, joateko asmoa azaldu zuena. "Nireenpresan inportazio arloan lan egiten dut eta iaz nazioartekomerkataritza masterra egin nuen. Bilera batean zuzendaritzakoekTxinan ordezkaritza izan nahi zutela esan ziguten, baina horretarakotxinatar bat hartu beharko zutela. Izan ere, hemendik joaten denakformazioa behar du joan aurretik eta heldu ondoren eta ez zuten usteinork joan nahiko zuenik. Neure burua eskaini nuenean zur eta lurgelditu ziren".
Aztiriak Txina ezagutunahi zuen. "Inportazio alorrean ari nintzen eta Txinakomerkatuan interes handia nuen. Gainera, kultura ezberdinak ezagutzeagustuko dut eta txinatarra ere gogoko nuen. Ordura arte ez nuenbertara joateko aukerarik ikusten. Dena den, neure burua eskaininuenean, ez nuen uste hautatutako nindutenik. Izan ere, salto handiada niretzat: bai ardura aldetik, baita formazio aldetik ere. Denboragutxian ezagutza tekniko handia barneratu behar izan dut".
Libe Aztiria torlojoakerosteaz arduratzen da. "Hornitzaile berriak bilatu behar ditut,kalitatea kontrolatu… Denbora dezente generaman torlojoakinportatzen, baina ez genuen merkantzia ondo helduko zelaziurtatzerik. Han nagoenetik, gure hornitzaileak kontu handiagozdabiltza. Izan ere, beraien ohitura dena saltzea da: baita gaizkidagoela dakitena ere".
Txinatarrez ez dakien arren, bere burua ulertarazten du. "Oraintxehasi naiz txinatarra ikasten. Joan aurretik gauza asko kontatuzizkidaten, baina kultura erabat ezberdina da. Bakarrik bizi naiz etasekulako borroka dut egunero, eurek ez baitute ingelesez hitz egiten.Gure hornitzaile guztiekin harremana ingelesez dugu, baina idazteaeta hitz egitea oso ezberdinak dira. Hitz egiteko orduan ez duguelkar ulertzen. Keinuka moldatzen saiatzen naiz, baina irudimengutxikoak direla iruditzen zait… Lanean laguntzailea dugu, bainalanetik kanpo… Hemendik joandako gehienok joga egiten dugu edogimnasiora joaten gara bakartasunak eta bertako bizimoduak sortzenduten estresari aurre egiteko. Ez dut bertan lau urte baino gehiagoeman dituen jendea ezagutzen. Izan ere, txinatarrak une oro ziriasartzen aritzen dira: dena ahalik eta garestien saltzen saiatzendira".
Zorionez, noizean behin euskaraz hitz egiteko aukera du. "ShangainEuskal Etxea ireki zen duela urtebete eta bertako kide naiz. Ni heldubezain pronto, zuzendaritza aldatu zen eta diruzaina naiz. 36 bazkidegara, baina guztiok ez gara Shangain bizi. Batzuk laguntzeagatikbakarrik dira bazkide. Shangai inguruko euskaldunon artean harremanhandia dugu. Egoitza garbitzen digun emakumeari patata tortila egitenirakatsi genion eta igandero egiten digu. Bestalde, hilabetean parebat aldiz afaria egiten dugu, mus txapelketa egin dugu… Besteeuskaldun batzuekin elkartzeko aukera izatea gauza handia da eta osolagungarria".
Bertara joandako euskaldunen eta txinatarren bizi mailen artean aldehandia dago. Izan ere, Asiako herrialde hura ekonomikoki izugarrihazten ari da, baina txirotasun handia omen dago oraindik. "Pobreziaeta kontraste handia dago. Izan ere, sekulako jende pila bizi da.Shangain bakarrik, 15 milioi lagun daude. Txina ziztu bizian haztenari da ekonomia aldetik, baina gizarte arloan asko dago egiteko.Hemendik joan garenok ezin diegu esan zenbat irabazten dugun. Gutxikobratzen dute, baina inoiz kexatuko direla uste al duzu? Hainbestejende izanda, batek uzten badu, bestea hartzeko prest dago", dioAztiriak.
Langileak omen dira, baina ez esaten den bezainbeste. "Ez dutegure erritmoan lan egiten. Nire etxeko aire egokitua izorratu zeneanbi lagun etorri ziren eta etxeko nagusiarekin hizketan izan ziren:hiru ordu eman zituzten bost minututan konpondu daitekeena egiteko!".Hala ere, Txina izugarri hazten ari da. "Datozen 30 urteetanorain arte mundu guztian egin diren bezainbeste eraikin egin behardirela entzun dut".
Aztiria gustura damundu osoaren ikusmiran dagoen herrialdean. "Txinatar kulturaeta jendea ezagutzea gauza handia da. Denetara moldatzen dira etaalaiak dira. Shangaiko kaleetan galtzea gustuko dut. Kanpotarrak ondohartuak gaude, lana ematen diegula baitakite. Gainera, ez dagoarriskurik. Delinkuentzia gutxi dago, sekulako zigorrak jasobaititzakete".
Dena ez du gustuko, ordea. "Zikinak dira. Beraiekin bazkaltzendut eta edozein unetan botatzen dute korroskada. Janaria, berriz, ososanoa iruditzen zait. Hori bai, nahiago dut zer jaten ari naizen etanon prestatu duten ez jakin. Bestalde, alkohol asko edaten dute etalaneko bazkarietan arriskutsua da, mozkortu egiten baitzaituzte.Zorionez, emakumea naiz eta ez edatea ulertzen dute. Horretaz gain,itxurakeria handia dago. Mugikorrari, adibidez, garrantzia handiaematen diote. Ni izango naiz bulegoan mugikor sinpleena duena. Diruapur bat dutenean, itxurak egiteko erabiltzen dute. Kopiakegiteagatik famatuak dira, baina eurek ez dituzte horiek erosten".
Libe Aztiriak oso argidu zer eramango lukeen Euskal Herritik Txinara. "Etxekoak etamutila. Ahizpa eta lagun batzuk izan dira dagoeneko, mutila ekaineanjoango da eta gurasoak urrian. Pozgarria da, baina lanean nago etaezin ditut nahi bezain ondo hartu", aitortzen du.
Mikel Zumarraga: “Ez dakit Euskal Herrian nola dagoen lan kontua, baina Irlandak bizi duen egoera benetan ona dela esan daiteke”
MikelZumarraga duela ia bi urte, 2004ko uztailean, joan zenIrlandara. Ordutik, Dublinen bizi da. Hiri honetara iritsi zenean, ezzuen espero zuena aurkitu. "Europear hiri garbi eta politaespero nuen eta, egia esan, ikusi dudan hiririk zikinenetakoa da!Dena den, Irlanda eta irlandarrengandik espero nuena jaso dut: osoherrialde polita da, paisaia izugarriekin. Eta irlandarrak ikusiditudan pertsona sinpatiko eta eskuzabalenak dira!".
Hala ere, hasiera ez omen zen espero bezain ona izan: Zumarragareningeles maila ez zen oso altua. "Moldatu beharra duzu, bainapixka bat gogorra egiten da. Ordurako, ikasitako ingelesa erdiahaztua zegoen, eta gainera, Irlandakoa dagoen ingeles zailenetakoada. Estatubatuar eta australiarrek ere arazoak dituzte irlandarrakulertzeko! Hala ere, denborarekin, konturatu gabe, ulertzen etaahaztutakoa erabiltzen hasi nintzen".
Lana topatzea ez zen samurra izan, baina horretan ere bidea ireki duZumarragarrak."Hilabete eta erdi kosta zitzaidan lehenengo lana topatzea. Udaoso sasoi txarra da lanerako, ia dena harturik baitago. Abuztubukaeran hasi nintzen lanean, General Electrics enpresako lantegibatean, segurtasun alarmentzako txartel elektronikoak egiten. Lanaspergarria eta errepikakorra izan arren, topatzea hainbeste kostatuzitzaidanez, 9 hilabete iraun nuen bertan".
Ondoren, lan gehiagotan aritu da. "Gero, FAS Irlandako enpleguzerbitzuan diseinu grafiko ikastaro bat egiteko aukera izan nuen eta9 hilabete eman nituen horretan. Ordaindu egiten zidaten etaasteburuetan taberna batean lan egitearekin nahikoa izan zen hirigaresti honetan bizitzeko. Ikastaroa bukatu ondoren, praktikak eginditudan toki berean lana eskaini didate ekainetik aurrera. Beraz,ondorengo hilabeteetan han arituko naiz: aldizkarietarako iragarkiakegiten".
Mikel ZumarragakIrlandan lan aukera zabala dagoela dio. "Egia esan, ez dakitEuskal Herrian nola dagoen lan kontua, baina Irlandak bizi duenegoera benetan ona dela esan daiteke. Lan aukera oso onak daude,batez ere teknologia berrien munduan. Izan ere, Estatubatuarjatorriko multinazional askok eta askok hemen dute Europakozentrala".
Hala ere, ez du Irlandan betirako gelditzeko asmorik. "OraingozGabonak arte geratuko naiz, ordura arte baitaukat kontratua. Gero ezdakit zer egingo dudan! Dena den, ez nintzateke betirako geldituko:Euskal Herriko gauza gehiegi sumatzen ditut faltan".
Horrek ez du esan nahi Irlanda atsegin ez duenik. Hasieran aipatubezala, bertako gauza asko oso gogoko ditu. "Gehien atsegindudana irlandarren izaera da. Dublin hiri handi samarra izan arren,jendeak herri txikietako biztanleen jarrera du! Egunon esaten didatebeti, baita ezagutzen ez nautenek ere".
Kanpotarrekin oso adeitsuak omen dira, gainera. "Jarrera oso onadute. Zerbait aurkitzen ez duenari, behar duen guztia azaltzen diote!Belfastera joateko auto bat alokatu eta bidean gasolindegi bataurkitu ezinik ibili ginenekoa gogoratzen dut, adibidez. Herrixkabatean gelditu eta gizon bati galdetu genion ea gasolindegia nonaurkitu genezakeen. Gizon honek 10 bat kilometro egin zituen bereautoaz gu gasolindegira eramateko. Gero beste 10 kilometro eginzituen etxera berriz bueltatzeko! Ez dut uste hori leku askotanikusteko aukera izango dudanik! Bestalde, euren konplexu falta ereaipatuko nuke: gizenak egon arren, ez dira lotsatzen eta gustatzenzaien arropa eramaten dute (batzuetan oso atsegina izan ez arren)".
Dena den, atsegin ez dituen gauzak ere ikusten ditu irlandarrenartean. "Gutxien gustatzen zaidana kontsumismoa da: osteguneanpaga eguna dute eta dendak beranduago ixten dituzte! Askok,iganderako soldata guztia gastatzen dute, bai erosketatan edo baialkoholean! Batzuek gehiegi edaten dutela ere esango nuke, jendeaskok kontrola zeharo galtzen du. Larunbat gauean ikusten direnikuskizunak izugarriak dira! Hala ere hau guztia Dublinen gertatzenda, ez Irlanda osoan".
Bukatzeko, Mikel Zumarragakoso argi du zer eramango lukeen Euskal Herritik Irlandara eta zerekarri Irlandatik Euskal Herrira. "Euskal Herritik mendiak etajanaria ekarriko nituzke. Euskal Herrira irlandarren kulturamusikala, ez folka bakarrik, eramango nuke: ia pub guztietan dagokontzerturen bat astean zehar! Orain ulertzen dut nola, lau milioibiztanle bakarrik izanda, irteten den horrenbeste musikari hemen!".
Nerea Garrido: “Suediako negua ez dut oso ondo eraman, iluntasuna eta hotza direla eta”NereaGarridok bost urteeskas daramatza Euskal Herritik kanpo, baina denbora honetan makinabat herrialde ezagutu ditu. Britania Handira joan zen eta egunSuedian bizi da. "2001ean magisteritza bukatu nuen eta, eznekienez zer egin, urte beterako ingelesa praktikatzera joateapentsatu nuen. Itzultzeko eta ingeleseko magisteritza egitekoasmoarekin joan nintzen, baina, han nengoela, bertan ikastea erabakinuen".
Azkenean, Australian hartu zituen klaseak. "Britania Handianurtebete pasatu ondoren, Australiara joan nintzen, lau hilabeterako,ingeles eskola batera. Handik Britania Handira bueltatu nintzen etaiaz Suediara etorri nintzen bizitzera. Britania Handian egonnintzenean, beste leku askotara joateko aukera izan nuen, baina osodenbora gutxi eman nuen toki bakoitzean".
Ezagutu dituen herrialde guztietatik, Australia du gustukoen. "Jendeaoso irekia da eta oporraldi luze bat igarotzen ari nintzela irudituzitzaidan. Horrez gain, Australiak leku izugarri politak dituikusteko… baina denbora eta diru dezente behar dira".
Dena den, toki guztietan aurkitu du gustuko zer edo zer."Ingalaterratik, berriz, gehien gustatzen zaidana herri txikiakdira: harrizko etxeak eta udazkeneko paisaia. Ni Londresetik nahikourrun nengoen, Bristoletik gertu, eta oso paraje politak daude inguruhartan. Bestelakoan, bizimodua ez da oso ezberdina. Egia esan,britainiarrek ez dute beraien burua ondo zaintzen eta nahiz etaedozein motatako janaria erosteko aukera izan, jendeak oso gaizkijaten du (eta oso garestia da). Suedian, berriz, oraindik egokitzenari nahiz. Negua ez dut oso ondo eraman, iluntasuna eta hotza direlaeta. Orain, dagoeneko eguna luzeagoa da eta dena politago ikustenda".
Lanari dagokionez, NereaGarridok denetik egindu. "Britania Handian, hotel batean garbitzaile izan nintzen,jatetxe batean zerbitzari, tabernari, familia batean umeak zaindunituen… azkenean, eskola batean lana aurkitu nuen arte".
Australian, ordea, zailagoa omen da lana aurkitzea. "Saiatunintzen, baina bisa dela eta, oso zaila da. Aurkitu nuen gauzabakarra egunkariak banatzen izan zen: goizeko seietan hasi eta 300egunkari banatu behar nituen eskolara joan aurretik. Orain, berriz,hizkuntzarekin moldatu arte, sukalde bat garbitzen lan egiten dut".
Argi dago NereaGarrido ez delaesperientzia berrien beldur. "Hastea beti da zaila, edozeintokitara joanda ere, baina ni beti helburu batekin joan naiz. Helburuhori bete arte pixka bat sofritu behar badut ere, nik hartutakoerabakia da. Gainera, leku guztietan beti zerbait berria ikastendut".
Toki batean geldirik denbora asko egotea kostatzen zaiola ere pentsadaiteke… "Toki batean finkatzeko gogo handia dut, baina hartuditudan erabakiek leku batetik bestera eraman naute… Bestalde,jende jator asko eta leku izugarriak daude ikusteko. Nire zati batekbizitza guztia pasako luke bidaiatzen, ohitura desberdinakezagutzen…".
Alde batetik bestera ibili arren, gertukoak ez ditu ahazten, noski."Ez da sekula erraza izan eta oraindik ere asko kostatzen zaitfamiliari agur esatea, batez ere elkarrekin denboralditxo bat emanondoren. Pena handia ematen dit gehien maite ditudan pertsonen gauzaasko ez bizi izanak eta batzuetan joan izanaz damutzen naiz,baina…".
Oso argi du Euskal Herritik zer eramango lukeen atzerrira. "Hainbestegauza ekarriko nituzke nirekin… batez ere jatekoak: txistorra etasagardoa, pare bat aipatzearren. Musika ere bai… baina batez ereetxekoak: familia ekarriko nuke ahal banu. Ez dakit, ordea, kanpotiketxera zer eramango nukeen, agian janariren bat ere bai".
Behin-betiko etxera itzultzen denean, izango du zer ekarri…"Nire asmoa hori da, azkenean etxera bueltatzea, baina momentuzoso zaila dut. Dena den, zorte pixka batekin, urte batzuk barruitzuliko naiz. Amets hori dut behintzat", dio Nereak.
Mila Garrues: “Manchesterreko jendea oso abegikorra da eta, batez ere, sekulako umorea du”
MilaGarrues aspaldi joanzen Britania Handira eta, hala, ingeles peto-petoa dugu dagoeneko.Oso gustura jaso zuen Otamotzen deia. "Eskertzekoa Euskal Herriaduela horrenbeste denbora utzi genuenoz oroitzea". Izan ere,Garruesek 20 urtebeteko ditu aurten Britainia Handian. "1986an heldu nintzen.Gurasoek etortzera animatu ninduten. Ez zuten sekula aurkako ezeresan eta ez ninduten etxea uzteagatik errudun sentiarazi, bainaoraindik oso bizi dut aitaren aurpegia agur esateko orduan: nekezeutsi zituen malkoak".
Milak lan kontuengatikerabaki zuen joatea, batez ere, baina "baita abentura gosenintzelako ere", aitortzen du. Abenturazalea zen bai, ezbaitzekien ingelesez heldu zenean. "Ideiarik ere ez nuen, eztaoinarri-oinarrizkoa ere. Izan ere, eskolan frantsesa ikasi nuen. Denaden, ez dut gaizki pasa nuenik oroitzen. Egunero esaldi berriakikasten nituen eta hobekuntza etengabea zen. Oso aberasgarria izanzen! Irudika daitezkeen herrialde guztietako pertsonak ezagutu ahalizatea ere zirraragarria izan zen".
Lagunak egitea oso ondo dago, baina Milaetorkizun hobeago baten bila joan zen batez ere. Medikuntza ikasiazuen eta, bere zorionerako, nahiko azkar hasi zen lanean. "Heldueta hilabete batzuetara, Britania Handiko ipar-ekialdeko ospitaletanlanean hasi nintzen: Manchester inguruan". Denborarekin,nefrologian espezializatu zen. "Nire lana dialisia jasotzenduten, transplanteren bat izan duten… gaixoak zaintzea da".
Hango osasun zerbitzu publikoaren eta Osakidetzaren artean, ez omendago alde handirik. "Antzerakoak dira, baina azkenaldianBritania Handikoa krisian dago, arazo ekonomikoak direla medio. Izanere, ez dago gaixo guztiak zaintzeko adina diru eta, gainera, geroeta zahar gehiago dago", dio MilaGarruesek.
Bestelakoan, oso gustura bizi da. "Herrialde hau oso gustukoadut. Manchesterreko jendea oso abegikorra da eta, batez ere, sekulakoumorea du. Pentsa, beraietako batekin ezkondu nintzen!".
Milak eta Collinek biseme-alaba dituzte: Elena eta David. Sarritan etortzen dira EuskalHerrira. "Askotan joaten gara Zumarragara, lau hilean behingutxi gorabehera. Senarrak eta seme-alabek izugarri gustuko duteEuskal Herria, batez ere pintxoak eta mendia". Hala, Milarensenarra mendizale egina dago honezkero. "Aste Santuan lehenengozAizkorrira joan zen nire anaiarekin eta oraindik sarritan aipatzen duzein ondo pasa zuen".
Hori guztia dela medio, etorkizunean Euskal Herrira bizitzeraetortzeko asmoa dute. "Jubilatzen garenean behin-betiko EuskalHerrira joateko asmoa dugu". Izan ere, bestelakoan BritaniaHandia oso gustukoa badu ere, hemengo giroa nahiago du. "Okerrenaeguraldia eta neguko egun motzak dira", dio kexati.