Santa Isabel jaiak gerturatzen ari dira eta Zumarragako Udalak festekin lotutako hainbat ohar helarazi ditu.
Santa Isabel egunerako mahaien zozketa.
Aurreko urteetan bezala, ermitaren atzealdean mahaiak jarriko dira kuadrillen artean zozkatzeko, Santa Isabel eguneko bazkarirako. Izena emateko epea ekainaren 1tik 11ra bitartekoa izango da. Zozketa ekainaren 15ean, astelehena, izango da: 13:00etan, kultur etxean. Mahaia tokatzen zaienek talde osoaren karnetak aurkeztu beharko dituzte eta pertsonako euro bateko fiantza jarri beharko dute.
Bazkari herrikoia
Izena emateko epea ekainaren 1tik 11ra. Plazak izen ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira. Menuaren prezioa 51 euro pertsonako.
Haurren danborrada
Ekainaren 28an izango da.
Parte hartzeko izena eman behar da (plaza mugatuak).
Haur Hezkuntzakoen entseguak: ekainaren 1, 2, 3 eta 4an azokan 18:00etan eta gainontzeko egunak La Sallen 18:00etan.
Lehen Hezkuntzakoen entseguak: ekainaren 1, 2, 3, 4, 8, 9, 10, 11, 15, 16, 17, 18, 22, 25 eta 26an La Sallen, 19:00etan.
Oharra: ez da derrigorrezkoa entsegu guztietara joatea.
Elkarteen danborrada
Danborrada uztailaren 3an izango da. Entseguen hasiera eguna: ekainaren 8an, 20:00etan, La Salleko soinketa gelan.