Artikulu honetandeskribatutako ikerketak, Urretxu-Zumarragako biztanle askokaspaldidanik dugun susmoa baieztatu du: bi herriotan industria-uhinaia desagertu dela. Edo beste era batez esanda: Urretxuk etaZumarragak, lana duen bertako jendeak bi herriotatik kanpo lan egitenduelako bizirik dirautela.
Idatzita duen goiburua ("Urretxuk Eskualdekoenpresen %43,3 bere gain hartzen ditu") eta edukia irakurriz,Urretxu, demografia, langileriaren formazioa eta enpresa egoerarenaldetik gainontzeko herriak baino egoera hobean dagoela ulertaraztenduela iruditzen zaigu eta horrek harritu egiten gaitu. Hain zuzen,egoera hain onuragarria ez denean eta egia esan, bi herriotan daudenenpresen eta lanpostuen batuketak ez dutela zer ikusirik hainindustria-tradizio handia izan duen herriarekin esango genuke.
Berez, artikulu honen goiburuak ere bigarren irakurketabat egiteko aukera ematen digu: Urretxuk lau herriotako enpresen (EZLANPOSTUEN) %43,3 bere baitan hartzen du. Hala ere, baita ere, inolazere gezurra ez dena Urretxuk Urola Garaiko 10 langile baino gutxiagoduten enpresen %53,2 duela da. Legazpik ordea, 50 eta 100 langilearteko enpresen %37,5 du eta 100 langile baino gehiagoko enpresen%66,7 hain zuzen. Legazpik, URRETXU ETA ZUMARRAGA ELKARTURIKindustria eta eraikuntza arloan lanpostu gehiago ematen dituela.Azken finean, Urretxu-Zumarragan, langile gutxi duten enpresa ugaridagoela ikusten da. Egoera onuragarria al da hau?
Handi samarrak diren zenbat enpresa dituguUrretxu-Zumarragan? Arcelor (Orbegozo) eta Eskualdeko Ospitaleazgain, ezertxo ere ez. Gainontzekoak, hauek gutxietsi nahi gabe,lanpostu gutxi sortzen duten denda edo lantegi txikiak dira. Horrenondorioz, bi herriotan lana duen jende gehiena inguruko herrietan arida lanean: Beasain, Ordizia, Bergara, Oñati, Arrasate,Azkoitia… han baitago oraindik garatua den ehun industriala. Jendeaurrunago ere joaten da lan egitera: Donostiara, Bilbora, Gasteiza…
Badira gure inguruan lana sustatzea helburua dutenerakundeak, UGGASA kasu. Beraiena oso ekimen goresgarria da… bai,baina, zenbat enpresa sortu dira UGGASAren bidez? Eta zein neurritakoenpresak izan dira? UGGASAren babesean argitaratzen den GIDA patxadazirakurtzen bada, politika berarekin egiten dugu topo: Mikroenpreseneta lantegi txikien sorrera (5 langile edo gutxiagorekin), eta halaez denean, denda berri baten sorrera (zerbitzuen sektorearen barruan)epe laburrean itxiko ote den mehatxuarekin.
Etorkizun hurbilean bizilagunak galtzeko joera duten biherriotan, biztanleria handiago izan eta aurrera egin dezan lortzekobenetako gakoa enpresa- eta industria- uhin sendoa sortzea da,herriko biztanleriari lana emateaz gain, inguruetako biztanleriaerakarriko duena hain zuzen.
Honekin guztiarekin, Urretxu-Zumarragako bizilagunguztiak, eta batez ere gure agintariak, hausnartzera gonbidatu nahiditugu, azkeneko hauek umekeriak alde batera utzi (errotonda hemendikpasatu behar dela, edo handik hobeto, nik zuk baino biztanle gehiagodudala, nik zuk baino enpresa gehiago…) eta behingoz, benetan dugunarazoari aurre egin diezaioten: URRETXU-ZUMARRAGAN, GERO ETA ENPRESATXIKIAGO ETA GUTXIAGO DUGULA.
Eta amaitzeko, detailetxo bat: Urretxuko Irimo ixtendute, eta enpresa HANDI bat ekartzeko ahalegin guztiak egin ordez,batzuei otutzen zaien irtenbide bakarra Eroski Hipermerkatu batjartzea da. Eta normala denez, Urretxu-Zumarragako dendarienelkartea, Bi-Tartean, beren inguruan horren tamainako azalera handikohipermerkatua jartzearen ondorioz gertatzen diren lan-postuen galeradela-eta, oso kezkaturik agertu da (Goierriko Hitza, 2006-05-13).
Nahiago genuke laster, azkenik gure herriotako bateanenpresa handi bat jarri dela esango bagenu. A! ETA BERDIN BERDINZAIGU, URRETXUN EDO ZUMARRAGAN BADA.
JonmikelIntsausti eta Francisco Javier Plaza