
Etzi Saioa Garin legorretarrak, gitarra eta armonika bidelagun dituela, kontzertua eskainiko du. Martxoaren 25ean Miguel Yofre musikari argentinarrak tango jaialdia egingo du Juan Kruz musikariarekin. YouTube musika bideoen gaua ere izango da martxoaren 28an, eta hurbiltzen direnek euren bideo gogokoenak eskatu ahal izango dituzte.
Martxoaren 29an, amaitzeko, legazpiar batek Ugandan kanoaz egindako bidaiaren irudiak ikusteko aukera izango da. Hirurogei minutuko ikus-entzunezkoa osatu du legazpiarrak.
Martxoaren 8aren inguruko kartel erakusketa ikusgai egongo da, bestetik, martxoaren 31ra arte. Kartel horiek, film klasiko desberdinak hizpide hartuta, emakumeen egoera askotarikoak azaltzen dituzte. Antxine Biainek eta Chemi Lizarraldek osatutako erakusketa da, hain zuzen. Erakusketak irudiak eta testuak uztartzen ditu.
Taberna «ekintza desberdinak egiteko espazioa» izatea nahi izan dutela diote Foxen.