
Aurten 30 taldek eman dute izena, 7 alebinetan, 6 infantiletan, 9 kadete mailan eta 8 senior mailan. Txikien neurketak goizeko 10etan hasiko dira, handienak berriz arratsaldeko 16:30ean. Maila guztietan jokatu beharreko finalak aldiz, denak arratsalde partean ospatuko dira, 18:30etik aurrera.
Aipatu beharra dago neurketen artean eta arratsaldean 3ko jaurtiketa txapelketa egingo dela. Izen emateak 1€ bat balio du azken lehiaketa honetarako eta irabazleak, bildutako diru kopurua irabaziko du.
Antolatzaileek, Urretxu eta Zumarragako jendea Gernikako plazara gerturatzera animatu nahi du, giro aparta egongo baita.