Uda datorrenean ekitaldiak ugaritzendira eta asteburu hau ekitaldiez beteta egongo da. Zumarraganesaterako, Shorinji Kenpo erakustaldia egongo da bihar. Ispillakiroldegian izango da ikuskizuna arratsaldeko 16:30ean. Urretxunaldiz, Gaztelekuak, bere V. Urteurren ospakizunetan murgildurikjarraitzen du. Horren lekuko gaur eta bihar egongo den Skate-park-aizango da. Leku askotatik etorritako “skaterrak” egongo diratabla gainean piruetak eginaz herrian zehar. Larunbatean txirrindularitza eskoletan dabiltzan gaztetxoentzako lasterketa antolatu du Goierri Kirol elkarteak. Lasterketa hau 16:30ean hasiko da.
Igandean aldiz, Esteban BarrenakTxistulari Elkartearen zilarrezko domina jasoko du. Hori ospatzekoomenaldia egingo diote Aintzinako Ama Txistulari Elkartekoek. Egunberean Extremadura eguna ospatuko da Zumarragako plazan. La Bellotaelkarteak Extremadurako gozokiak eta produktuak jarriko ditu salgaiherriko enparantzan goizeko 10:00etatik aurrera.
Eguerdiko 12:00etan eta arratsaldeko18:00etan abesti emanaldia egongo da.
Denak ikusi ahal izateko egin klik hemen eta agendara joan.