
Gabiria eta Beasain arteko katenaria kaltetu dute ezezagun batzuek bart goizaldeko 3:00etan. Zumarragatikhasi eta Andoainera bitarteko Renferen tren zerbitzua etenda egon dagaur goizaldean. Izan ere, ezezagun batzuek, katenariaren kontrapisuakhautsi dituzte bart goizaldeko 3:00etan, Gabiria eta Beasain artean.
Renfek jakinarazi duenez, bi puntu hauen artean, bidaiariak autobusezgarraiatzen ari dira. Zumarraga eta Brinkola arteko zatia ordea irekitaegon da.
Zerbitzuaren etenaldi honek, 6.000 bezero kaltetu dituela ere esan duRenfek. Kaltetuek edo informazio gehiago jaso nahi dutenerabiltzaileek, honako telefono zenbakira deitu dezakezue: 902 24 02 02.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide