Mari Carmen Lopez: Garai batean sarritan joaten nintzen, lagun batzuk bertan bizi baitziren. Bizitokiz aldatu zuten eta dagoeneko ez naiz joaten. Ezkio-Itsasoko goialdea ez dut oso ondo ezagutzen, baina Euskal Herria berdearen erakusle zintzoa dela uste dut.
Oihane Toledo: Azkenaldi honetan ez naiz joan. Duela pare bat urte Igartubeiti baserria ikustera joan ginen. Itsason ere egon izan naiz inoiz. Nola definitu? Gure eskualdeko herri txikia dela etortzen zait burura.
Pepe Requejo: Palan jokatzera sarritan joan naiz Alegiko pilotalekura. Beste noizbait han inguruan afaldu nuela gogoratzen dut. Egia esan, oso gutxitan izan naiz Ezkio-Itsaso goialdean. Bizikletan ibiltzen nintzenean, berriz, askotan pasatzen nintzen behealdetik. Herri txikia, polita eta nekazal kutsukoa da.