
“Irina Palm”katalogatzea ez da batere erraza, drama arina, tragikomedia, komediabeltza… eta beharbada hoberena ez saiatzea da. Era horretan besteklasifikaziorik gabe, esperientzia atsegin baten moduan,funtzionatzen du hoberen. Batzuk Full Monty-ekin antzekotasunakaurkitu dizkiote, baina hark komediarantz askoz gehiago jotzen du etaIrinak ordea, drama soziala, komedia eta amodioa nahasten ditu.
Filmearen bilakaerapertsonaien deskribapen zorrotzean oinarritzen da. Alde batetikprotagonista den emakumearen erreakzioetan eta bestetik eta batez erebere ingurukoenetan, bereziki aipagarria da kasu honetan Maggie etaMikiren arteko erlazioak jazotzen duen aldaketa pelikularen zehar.Mikiren interpretazio azpimarragarriaren laguntzaz, noski.
Argumentuaren bilakaerabegien bistakoa bada ere, horrek ez dio batere meriturik kentzen.Irina Palmen indarra, pertsonai nagusiaren bilakaeran eta mantentzenduen maitasun istorio zoragarrian (filmearen nagusi bihurtu gabe,beti ezkutuan mantenduz) baitago.
Edozein iradokizunizanez gero edo, besterik gabe, gurekin harremanetan jartzeko:butak21@hotmail.com


