
2006an, prozesu korapilatsu bateanostean, EAk, PPk eta PSE-EEko zinegotzi batek egitasmo bat aurreraateratzea lortu zuten. Baina 2007ko hauteskundeen ostean ezkerabertzaleak, PSE-EEk eta EB-Aralarrek Aldundiari onartutakoaitzultzeko eskatu zioten. Helburua edukietako batzuk aldatzea zen.Ordutik, gobernu taldea testu berria prestatzen aritu da. IñakiZabala alkateak egitasmo berria eta bizilagunen ekarpenak jasotzekoprozesua aurkeztu berri ditu. Hiru hilabeteko epean testuaudalbatzara eramatea espero du.
Alkatearen esanetan, Urretxu hedaduraztxikia da eta lur sail gehienak dagoeneko hartuta daude. Hori delaeta, gobernu taldearen proposamenaren oinarria “garapen iraunkorra”da eta dagoeneko hartuta dauden lurrak “berrerabili” nahidituzte, espazio berriak hartu ordez. “Ezin ditugu etorkizunekoegitasmoak hipotekatu”, gehitu du Iñaki Zabala alkateak.
Zabalak euren proposamena Urretxukoherriarentzat “ona” dela dio, baina baita hobetu daitekeela ere.Hori dela eta, urretxuarren proposamenak jaso nahi dituzte.Horretarako, www.urretxu2020.net web orria sortu dute. Bertanhirigintza planeamendu berriaren egitasmo nagusien berri ematen da.Gainera, herritarrek euren iritzia azaldu dezakete eta alternatibakaurkeztu ditzakete. Web orriak foroa ere badu.
Horretaz gain, alkatea herriko elkarte,merkatari, enpresari eta alderdiekin elkartzen ari da, proiektuarenberri emateko. Azkenik, aste honetan egitasmoa kalera atera da. Karpabat alokatu da eta bertan erakusketa antolatu da: asteazkenean etaostegunean Domingo de Mendiaraz plazan eta ostiralean, larunbateaneta igandean Areizaga-Kalebarrenen. Bertan egitasmoa zehatz-mehatzezagutzeko, alkatearekin hitz egiteko eta eztabaidatzeko aukera dute.
Udalbatzak baiezkoa ematen badu,hirigintza planeamendu berria 2009tik 2020ra bitartean garatuko daeta herriko bost tokitan izango du eragina batez ere: ikastolan etabere inguruan, herriko sarreran (Legazpitik begiratuta), lizeoan,Matxinportan eta Santa Barbaran. Seigarren ardatza industriarentzakolur sail sorta da. Jarraian, horietako bakoitzaren azalpen zehatzaeta alkatearen eta alderdien iritziak bildu ditugu.
- Pagoeta: ikastola, kirol azpiegiturak eta etxebizitzak
Ikastolaren eta igerilekuaren eremuabizitzeko, hezkuntzarako eta kirolerako erabili nahi da.Kirol-ekipamenduei dagokienez, 10.300 metro koadro ingurukoeremua hartuko lukete. Kiroldegi berria egin nahi da. Bertan kantxa,tribuna, 25 metroko igerileku estalia, taberna, aerobic aretoak,gimnasioa, saunak, aldagelak eta komunak izango lirateke.
Horretaz gain, estali gabeko igerilekuahobetzeko asmoa dago. Belar artifiziala izango duen 60×40 metrokofutbol zelaia egiteko asmoa ere badago, estalitako tribuna eta guzti.Kirol instalazioekin bukatzeko, tenis-pista bat eta bi padel pistaeraiki nahi dira.
Bizitegi-eremuari dagokionez, gobernutaldeak Lilibason 5 solairuko bi bloke egiteko asmoa du: 16etxebizitza, gutxi gorabehera. Horretaz gain, sei solairuko bi bloke(20 etxebizitza) eta lau solairuko hiru bloke (36 etxebizitza) eginnahi ditu.
Ikastola inguru hartan mantendu nahida. Horretarako, egungo eraikina berritu eta handituko litzateke.Asmoa lizeoko hezkuntza eskaintza Pagoetara eramatea da. 2006koabenduan onartutako egitasmoak ikastola eta lizeoa Matxinportaraeramatea aurreikusten zuen.
Egitasmoak irisgarritasuna hobetzea ereaurreikusten du: egungo bidea zabalduz eta Lilibaso, ikastola etakiroldegi berria lotuko dituen bide berria eraikiz.
- Matxinporta: etxebizitzak eta berdeguneak
Elizalde eta hilerri artean,Iparragirreren mausoleoaren alboan, Matxinporta izeneko lursailean,berdegunedun bizitegi-eremu berria egin nahi da. Hiru solairuko hirubloke eraikitzeko asmoa dago: 141 etxebizitza, gutxi gorabehera.Azpian garajeak izango lituzkete. Blokeen artean, errepideez gain,2.800 metro koadroko parkea egin nahi da. Bestalde, errepidearenbeste aldean, ibaiaren ondoan, 2.200 metroko berdegunea sortzekoasmoa dago.
- Irimo: 550 etxebizitza eta merkatal gunea
Iñaki Zabala alkateak herrikosarrerakoa egitasmorik “garrantzitsuena eta estrategikoena” delaaipatu du. Bertan 550 etxebizitza, bulegoak eta merkataritza lokalaegin nahi dira. Etxebizitzak egiteko errepide ondokoenpresa-eraikinak bota egingo lirateke. Hauen tokian bederatzisolairuko sei bloke eta sei solairuko bloke luze bat egiteko asmoadago. Baita gizarte-ekipamendurako eraikina ere. Lurpean garajeak izango lituzkete eta etxabean merkataritza-lokalak. Urbanizazioan19.500 metro koadroko parkeak, 6.390 metroko aparkalekuak, bidegorriaeta ondoan aparkalekua izango duen bide berria egin nahi dira.Aparicio auzoko etxeak bota egingo lirateke eta bertako bizilagunaketxebizitza berrietara joango lirateke. Aparicion merkataritzalokalak egiteko asmoa dago. Bertan lurpeko garajea eta gainazalekoaere eskaini nahi dira. Aparicio auzoaren eta Ipeñarrietakobiribilgunearen artean, urbanizazio berriaren ingurunean, bulebarhandia sortzeko asmoa dago. Bertan bidegorria txertatuko da.Etorkizunari begira, gobernu taldeak trenbidea lurperatu daitekeelauste du.
- Santa Barbara: berdegunea handitu eta zerbitzuak eskaini
Urbanizagarria ez den eremuan aurreraeramango den egitasmo handiena Santa Barbarakoa da. Berdegune bezalasailkatua dagoen eremua handitu nahi da: 22.500 metro koadrotik81.700era, hain zuzen ere. Ondoren, ibilbide sarea osatuko da etaaisialdirako zerbitzu eta iharduera berriak eskainiko dira. Gainera,tabernaren aurrealdea aisialdirako izango da eta horretarako bertakoaparkalekua kenduko da. Horretaz gain, taberna handitu nahi da,baselizako arkupea eta kuku-leihoak nabarmendu eta trafikoaeraikinetik aldendu.
- Lizeoa: etxebizitzak, zerbitzuak, aparkalekua eta pilotalekua
Gobernu taldearen nahia ikastolaklizeoko eskaintza Pagoetara eramatea eta eraikina botatzea da. Beretokian 106 etxebizitza egingo lirateke. Eraikin berriak erretiratuenegoitza, Gainzuriren haur-eskola eta herriko elkarteentzat lokalakizango lituzke. Tribunadun pilotaleku estalia eta bi solairukolurrazpiko aparkalekua ere egin nahi dira. Guztira 275 ibilgailusartuko lirateke (125 txandakakoak). Kanpoan 4.000 metro koadrokoparkea, kantxak eta terrazak egiteko asmoa dago.
- Industria: iparraldean, hegoaldean eta Erratzun
Industria gune berriak herriarenmuturretan garatu nahi dira: iparraldean eta hegoaldean.Industriarako lursailek 131.000 metro koadro dituzte eta berauetan40.000 metro pabilioi eraiki daitezke guztira. Azkoitirako irteeranlau lursail erabili nahi dira horretarako: Gerra I eta II, Etxetxurieta Sasieta. Guztira 65.000 metro koadro dituzte eta horietatik27.000 erabili daitezke pabilioiak egiteko. Bigarren gunea“estrategikoagoa” da, autobide berriaren ondoan baitago.Deskargara bidean, hain zuzen ere. Bi biribilgune egingo diraindustrialdea errepide berriarekin lotzeko. Lursailak 57.000 metrokoadro ditu eta horietatik 24.000 erabili daitezke pabilioiakegiteko. Gainera, gobernu taldeak Erratzuko zabortegia ihardueraekonomiko “erakargarrietarako” gordetzea proposatu du. Egitasmohoriei zenbait baldintza jarriko zaizkie: ingurunea errespetatzea,paisaiarekin ondo integratzea eta lanpostu berriak sortzea.
Iñaki Zabala: “Irimo inguruanbizitzea oso erosoa izango da”
Zein da zuen helburu nagusia?
Metodo aldetik, herri batentzathorrenbesteko garrantzia duen gauza ondo antolatu behar da. Honelakogaiek abiapuntua, analisia, garapena eta itxiera dituzte. Jendeakprozesua berea sentitu behar du eta parte hartu. Bestela, lehenpasatu zena errepikatzeko arriskua dago: sortu zenak onespen txikiaizan zuen. Herri baten lurraren ordenamenduak prozesu hobea merezidu. Azken batean denona dena definitzen ari gara. Gainera, Urretxurenkasuan lur eremu oso txikia dugu. Orain aurkeztu duguna aurrerapenada eta argi utzi nahi dugu nolako herria nahi dugun eta zergatik eginditugun proposamen horiek. Ez dakigu hau guztia nola bukatuko den,baina gutxienez prozesua ondo eraman dezagun. Egiten dugunak ez duatzera bueltarik izango: urretxuarren bizitokia ahalik eta erosoenaizan dadin, orain jarri behar dira zimenduak.
Parte hartze prozesua hasi da. Zer esandute herritarrek orain arte?
Proposamen hau beste batzuekinaberasteko asmoz egin da. Horrek denbora eskatzen du. Dagoenekosektore desberdinekin elkartu gara eta egitasmoa aurkeztu diegu. Geroberaiek erantzun beharko dute. Karpan, berriz, gainontzekoherritarren inpresioak jaso nahi ditugu.
1.000 etxebizitza inguru egin nahidituzue. Ez al dira askotxo?
12 urtetan egiteko, ez dirahorrenbeste. Urretxuk daraman hazkundearekin, beharrezkoak direlauste dugu. Gainera, kontuan izan behar da zona berriak urbanizatugabe egingo ditugula. Irimon, adibidez, degradatuta dagoen eremu batgizakiarentzat berreskuratuko dugu.
Aurrekoan EAk bezala, merkatal guneaegitea proposatu duzue. Orduan merkatariak asaldatu egin ziren. Ez alzarete horren beldur?
Herri ikuspegitik justifikatuko dugu.Merkatariak agente bat dira eta pisua dute. Baina han egin nahi denaere merkataritza da. Nik ikusitako datuen arabera, eskualde honetakojanari-erosketen %50-70 kanpoan egiten dira. Hori horrela izanda,gure jendeari aukera hori hemen bertan eskaintzera behartuta gaude.Izan ere, diru asko uzten dute kanpoan eta, gainera, mugikortasunhori ez da jasangarria. Bestalde, 35-40 lanpostu berri sortukolirateke. Aipatutako dirua kanpora ateratzen da eta hori ez du horjarriko den etxeak bultzatu. Janari eta drogeri kontuan,berregituraketa egina dago. Fruta-dendek, berriz, aurre egin dieteEroski eta antzekoei. Toki gutxitan izango dira Urretxun bezainbestefruta-denda! Merkatariek horretan pentsatu behar dute. HipermerkatuakUrretxun irekitzen ez badira, hemendik gertu irekiko dira. Gurebetebeharra herritar guztien alde egitea eta merkatarien lanaerraztea da. Baina kontua ez da hipermerkatu berria ez irekitzea,baizik eta herriko merkatarientzat bezeroak lortzea, azpiegiturahobeak jartzea, aparkaleku gehiago eskaintzea… Gune berriak 2.500metro izango ditu eta Olaberriako Carrefourren oso bestelakoa izangoda.
Merkatal gune berritik gertu,etxebizitza asko egingo dira. Industrialde baten aurrealdea bizitzekotoki aproposa iruditzen zaizue?
Gure industrialdean aktibitateindustriala duten enpresa gutxi daude. Gehienak iharduera ekonomikoakdira eta geroz eta bulego gehiago daude. Hori Urretxun. ZumarraganArcelor-Mittal dago. Nire ustez, enpresa horrek ez du askoz ere urtegehiago emango hemen. Ez dakigu Zumarragak gero zer erabakiko duen,baina ni bertako agintaria izango banintz, Zumarragaren onerako,herria bertara zabalduko nuke. Gainera, une honetan Arcelor-Mittalenihardunak ez dio Urretxuri eragiten; Zumarragari baizik. Haizeak,normalean, ospitale aldera jotzen du. Zaratari dagokionez, trenbideahor dago, baina Zumarragan ere ondoan etxeak egiten ari da etaSecundino Esnaolakoak beti hala bizi izan dira. Gainera, pausoakematen ari gara etorkizunean trenbidea estali ahal izateko.Zikinkeriari dagokionez, duela urte batzuk arte bai jasan behar izandela…
Eta trafikoa?
Ibilgailuak atzealdetik pasakolirateke: Mugitegiko beheko kaletik. Pantaila akustikoak jar daitezkeeta gainera ehundaka zuhaitz jarriko dira. Errotonda batetik bestera900 metro daude eta landaretza handia jartzeko aukera eskaintzen du.Gune berdea izango da. Badakit batzuei ez zaiela ondo iruditzeninguru hartan etxebizitzak egitea. Aparizio auzokoei galdediezaietela. Haiei irtenbidea ez ematea elkartasun falta izugarriairuditzen zait. Bizitzeko toki eder bat eskaini nahi diegu etaoperazio hori aktibitate komertziala jarriz finantzatu daiteke.
Babeseko etxebizitza gehienak han eginnahi dira.
Inguru hartan 600 bat etxebizitzaegingo dira eta 400 baino gehiago babestuak izango dira. Gehienak hanegingo dira, baina Elizaldeko bi heren ere publikoak izango dira.Bizitzeko toki goxoenetakoa Irimo ingurua izango da, orientazioagatikadibidez. Gainera, 2010ean diseinatzen den tokia, XXI. mende osorakodiseinatuko da. Han bizitzea oso erosoa izango da, aurrealdean ezbaita trafikorik izango. Horrekin lotuta, Apariziotik hasi etaMatxinportaraino oinezkoak eta txirrindulariak eroso ibili ahalizango dira.
Zer egin nahi da?
Lurrazpiko aparkalekuak egin nahiditugu eta lurrazalekoak kendu Ipeñarrieta eta Labeagan. Hala,espaloia zabaldu ahal izango da eta baita bizikletentzat karrilaegin. Autoak mantso pasatu beharko dira. Urretxu oinezkoentzaterakargarriago egin nahi dugu.
Labeaga kalean beste egitasmogarrantzitsu bat ere baduzue. Lizeoa bota eta eraikin berria eginnahi duzue. Lizeoa bi herriena da, ordea.
Oraingo udalbatzak ez du ezer esan,baina lehengo alkateak horko mozkina hezkuntzan berrinbertitukozutela esan zuen. Ikastolaren zaharberritzean, hain zuzen ere.Ikusiko dugu zer gertatzen den, baina urretxuarrak gara gure lurranola ordenatu erabakitzen dugunak. Zumarragarrek, berriz, hor lortukoduten gainbalioarekin zer egin erabaki beharko dute.
- EA: “Hausnarketarako eta eztabaidarako prest gaude”
2007ko irailean ANVk, PSE-EEk eta EBk,EAJ abstenitu zen, indarrean ziren arau subsidiarioak geldiarazizituzten. Erabaki hori “akats historikotzat” jo genuen. 16hilabete ondoren gogoeta hori berresten dugu. Gure ustez Urretxukaukera ederra galdu zuen orduan etorkizuna bermatzeko. Etxebizitzakeraikitzeko, lurzoru industriala eskaintzeko eta hezkuntza, kultureta kirol azpiegitura berriak martxan jartzeko tresna egokiak zituenUdalak mahai gainean. ANVk olatua hartzeari eta txanpa ezin hobeaegiteri muzin egin zion.
Planteamendu panpoxo-panpoxo honenaurrean, eta bat-bateko balorazio gisa, Eusko Alkartasunak hirugogoeta egin nahi ditu. Alde batetik, ANVren kontraesanak salatu nahiditugu. Pasa den legealdian, orduan Herribidek, kritika latzak eginzituen, besteak beste, udalak eta ikastolak harturiko akordioarenkontra eta astakeriatzat jo zuen 440 etxebizitza eraikitzea biherrietan milatik gora etxebizitza huts zirelako. Orain, aldiz, 1.000etxebizitzen beharra dago Urretxun. Zer esanik ez supermerkatu bateraikitzea iharduera ekonomikoa behar zuen -behar duen- Irimoko eremuhorretan! Orain, aldiz, Aparizio auzo osoak supermerkatu horri lekuautzi behar dio. Hamaika ikusteko jaio ginen!
Bigarren gogoeta erantzukizunarena da.Zoritxarreko 2007ko iraileko osoko bilkura horretan Urretxuren geroabermatzeko lan egiteko prest zegoela adierazi zuen EAk. Hori egindugu eta hori egiteko prest gaude orain ere bai. Urretxun ezkerabertzaleak egin ez duena egiteko prest gaude, hau da, geure buruaezezko borobilean gorde ordez herriko etorkizuna berriro ere jokoandagoenez, proposamena tentu handiz aztertu nahi dugu, alde onakgoraipatuz eta gustuko ez ditugunak –eta badira hainbat-eztabaidatzeko.
Hau guztia azken gogoetarekin lotukodugu. EAren kezka nagusia Urretxu erabat geldirik ikustea da. Azkenurteotan proiektuak aurrera ateratzeko zailtasun berezia dugu.Horregatik, alderdiei hausnarketa sakona eta aurre-iritzirik gabekoaegitea proposatzen diegu, berriro ere garatzeko aukera galdu ezdezagun.
- PSE-EE: “Ez gatoz bat herria hegoaldera zabaltzearekin”
PSE-EEko Gema Zabaletak Arau berriekinzer helburu lortu nahi dituzten azaldu du, lehenik eta behin.“Egitasmoak herritarren bizi-kalitateari erantzun behar dio. Izanere, helburu ezberdinak ere egon daitezke: eraiki, hazkundedemografikoa lortu… Guk hazkundea neurtua izatea nahi dugu,Urretxuko etxebizitza dentsitatea oso altua baita dagoeneko. Gainera,une hau desegokia da etxebizitzak eraikitzeko. Garapen iraunkorranahi dugu”.
Hala, PSE-EEk ez du begi onez ikustentestu berrian proposatzen den guztia. “Herria iparralderazabaltzeari ondo deritzogu, baina ez gatoz hegoaldera zabaltzearekinbat: zoru industriala urbanoa bihurtzea ez zaigu ondo iruditzen”.
Ikastolako egitasmoarekin, ordea, batdatoz. “Askotan proposatu dugu ikastolaren hezkuntza eskaintza tokibakar batera eramatea eta lizeoak okupatzen duen lursaila liberatzea.Hala, Pagoetako egitasmoa gustukoa dugu. Dena den, hitzarmena nolakoaden ikusi beharko da: zer ardura hartzen duen bakoitzak, zeintzukdiren kostuak… Azken finean, operazio guztien fitxa urbanistikoakaztertu beharko dira. Lan tekniko handia dago egiteko”.
Bestalde, Lizeoan etxebizitzakegitearen aurka daude. “Labeagan etxe asko daude dagoeneko. Jendeasko bizi da bertan eta horrek mugikortasun arazoak sortzen ditu.Espazio ireki bat behar dela uste dugu”.
- EAJ: “Irimo industriarako mantentzea funtsezkoa da”
EAJko Itziar Agirrek espero zuten unea“azkenean” heldu dela dio. “Herriari aurkeztu zaion berberaaurkeztu zaigu, baina Arauena kontu korapilatsua da eta informazioasko falta zaigu (fitxak, kostuak…) Lortzen dugunean, aztertu eginbeharko ditugu eta proposamena prestatu”.
Informazio falta salatu nahi du.“Aurreko legealdian tirabira asko izan genituen, kontu hori zelaeta. Gobernu taldea osatzen dutenek gauza bera salatu zuten, bainaorain arazo berbera dugu”.
Gobernu taldeak aurkeztutako egitasmoasko “beharbada” ezin izango direla aurrera atera dio. “Prozesuanbeste administrazio batzuek ere parte hartzen dute eta geldiaraziegin dezakete. Herritarrek parte hartzea oso ondo iruditzen zait,baina gehiegizko itxaropenak sortu daitezke. Gainera, alkateakalderdi politikoen artean adostasuna zegoela esan zuen; baina ez dualderdiekin hitz egin. Gobernu taldearen egitasmoa da, ez Udalarena.Gauza batzuk posible izango dira, beste batzuk ez eta hirugarrenbatzuekin ez gara ados egongo. Guk kanpaina honetan gastatu den diruagastatu izan bagenu, ez dut pentsatu ere egin nahi ezker abertzalekojendeak zer esango zuen…”.
Bestalde, dagoeneko hainbat galderaditu. “Irimo ingurua bizitzeko toki aproposa al da? AtzeanMugitegi, aurrean Renfe eta Arcelor-Mittal… Gainera, toki hori osokutsatua dago. Bertan etxebizitzak eginez ez al dioguArcelor-Mittalen alde egiteari oniritzia ematen? Enpresa hau joangobalitz, ez al genuke bere eremua lanpostu horiek mantentzeko erabilibehar? Guretzat, enplegua sortzeko, Irimo industriarako mantentzeafuntsezkoa da”.
Galdera gehiago ditu. “1.200etxebizitza berrirekin Urretxuk bere izaerari eutsi ahal izango aldio? Behar al ditugu?”. Beste egitasmo batzuen inguruko zalantzakere badituzte. “Zertan oinarritzen dira horrenbeste kirolinstalazio egiteko? Lurrazpiko bi aparkaleku behar al dira? Dena den,datu falta handia dugu eta ezin dugu esan oraindik zeri emango diogunbaiezkoa eta zeri ezezkoa”.
- EB-Aralar: “Egitasmoa ez zaigu gehiegi gustatzen”
EB-Aralar taldekoek ez dute oraindikeuren iritzia azaldu nahi. Hilaren 28an elkartuko dira alkatearekinegitasmoa hobeto ezagutzeko eta ordura arte itxaron nahi dute. Denaden, Jose Andres Martin zinegotziak aurkeztutako egitasmoarekin ezdaudela “oso gustura” aurreratu du. “Ez zaigu gehiegigustatzen, baina oraingoz ez dugu esango zergatik. Goizegi da”.