
Martxoko feria berezia izango da gaurGernikako Arbola plazan. Baserritarrak 15.00etan elkartuko dira eta,aspaldiko ohiturari jarraituz, fruitu landareak zozketatuko dituzte.Horretaz gain, idi gazteak erakutsiko dituzte eta idi-proba burutukodute.
Plazara hurbiltzen direnek Urretxu etaZumarragako lau baserritarren idi gazteak ikusteko aukera izangodute: Sagaspeko Elias Zalduarenak, Gurrutxagaazpikoa baserriko XabierZalduarenak, Ipeñarrietako Asier Izagirrerenak eta IzuzkitzakoKarlos Mujikarenak. 17.00etan fruitu landareak zozketatuko dituzte.
Ondoren, 18.00etan, idi-proba burutukodute Urretxuko probalekuan. Bi lagunen animaliak nor baino norarituko dira: Xabier Zalduarenak eta Karlos Mujikarenak. Idiekherriko harri historikoa eramango dute tiraka: 1.340 kiloko Harribeltza.
Gainera Urretxuko Udalak emakumebaserritarrak ere animatu nahi ditu gaurko azoka berezian partehartzera eta kafe bat antolatu dute beraientzako. Azken batean, etaaspaldiko ohitura zaharrei jarraituz, baserritarren bilgune izatea dagaurko azokaren xede nagusia.
Abenduko azoka berezia otamotz.eus-en: