
Emakume hau Zelai Arizti ikastetxekoirakaslea izan zen eta neskak goi mailako ikasketak egitera bultzatuzituen. Gainera, hezkuntza sistemak emakumezkoak eta gizonezkoakberdintasunez tratatzearen alde borrokatu zen.
Non jaio zinen?
Irunen jaio nintzen, 1929an. Nire amamadrildarra zen, baina salamankar jatorrikoa. Aita Tolosakoa zen,baina Donostian bizi izan zen eta gero Irunera joan zen: bertakobagoi fabrikan lan egitera. 1931n, Errepublika aldarrikatu zenurtean, bagoi fabrika itxi zen eta aitak sei hilabete eman zituenlangabezian. Garai hartan ez zegoen langabetuentzat dirulaguntzarik.Ama jostuna zen eta bera izan zen familia aurrera atera zuena.
Noiz etorri zineten Zumarragara?
Nire aita langabezian egon zen garaianAparicio anaien lantegia ireki zen, gero Irimo izan zena. Aitakhorren berri izan zuen eta Zumarragara etorri zen.Tornulari-mekanikoa zen eta lantegian sartzen lehenetakoa izan zen.Gurasoak aldi baterako etorri ziren, Irunera itzuli ahal izangozirela pentsatzen zuten. Ama nerabezarotik bertan bizi zela eta bereburua irundartzat zuela kontuan izan behar da. Baina Zumarragan osoondo integratu ziren eta ez zuten itzuli nahi izan. Aita Apariciorifidela izaten saiatu zen, lana eman baitzion, eta ama hemen gusturazegoen. Hil zenean jende asko etorri zen doluminak ematera eta orduankonturatu nintzen zenbat maite zuten. Horrek asko hunkitu ninduen.
Zer gehiago esan dezakezu gurasoez?
Beraienganako oso sentimendu bereziadut. Izan ere, sei hilabete nituenetik elbarria naiz. Polioa izannuen eta garai hartan elbarriei ere berezian hezten eta tratatzenzitzaien. Gurasoek, ordea, sekula ez zidaten besteen ezberdinasentiarazi. Niri buruzko zer edo zer esaten zieten bakoitzean,besteak bezalakoa nintzela eta gainontzekoen moduan bizi eta lan eginbehar nuela esaten zuten. Sekula ez zidaten trabarik jarri. Horrigero eman diot balioa: beste batzuek, inork barre egin ez ziezaien,ez zietela etxetik irteten uzten esan didatenean. Gurasoek kategoriahandia erakutsi zuten.
Zure ibilbidea ikusita, gurasoakezkertiarrak zirela dirudi.
Hala da. Aita ez zen inongoalderditakoa, baina liberala zela esaten zuen. Amak berak bezalapentsatzen zuen. Desilusio apur batez hitz egiten zuten politikaz.
Zergatik erabaki zenuenirakasle-ikasketak egitea?
Ikastea oso gustuko nuen. Eskolaneskola beraz maitemindu nintzen. Zumarragako ikastetxe publikoanaparteko irakasleak genituen, baina ahaztu egin ditugula iruditzenzait. Hiru ziren: Doña Concha, Señorita Pepita etaSeñorita Busto. 14 urterekin eskola uzteko ordua helduzitzaidan. Ama irakasleengana joan zen, egindako lana eskertzeko, etanirekin zer egin behar zuen galdetu zioten. Amak jostun izatekoaukera eskaini behar zidala esan zien. Hanka sartzea zela erantzunzioten, joste kontua ez zela niretzat aproposa. Niri ikasteazegokidala. Amak karrera eskaintzeko dirurik ez zutela aipatu zieneta irakasleek aukera bat eskainiko zidatela esan zioten. Etxean ezzuten ni berehala lanean hastea behar eta urtebete gehiago eman nueneskolan kultura gehiago hartzeko. Ondo etorri zitzaidan.
Zer egin zenuen ondoren?
Herriaren alde lan asko egin zuenAnastasio Arrinda apaizak beka batzuk sortu zituen bizilaguneihezkuntza eskaintzeko eta irakasle-ikasketak egin nahi nituen galdetuzidan. Baietz erantzun nion. Azkenean ez zen katekesia izan lagunduzidana. Medrano ahizpek parrokiaren ekimenaren berri izan zutenean,bat egitea erabaki zuten eta eurekin egin nuen Batxilergoa. MaritxuUgalde eta Maritxu Aparicio ere irakasle izan nituen.
Non egin zenuen karrera?
Donostiako irakasle eskolan.Ategorrietan. Abertzale bati kendutako jauregian. Ikasketak hasinituenean nire gurasoek ez zekiten ordaintzeko gai izango ziren etabekak eskatuko genituela esan nien. Bi konpromezu hartu nituen:ikasketak aurrera ateratzeko ahalegina egitea eta lanean hasitakoangurasoei diruz laguntzea. Beharbada horregatik ez nuen asko pentsatuezkontza kontuetan… Gurasoei eta ahizpei niri emandakoa itzuli nahinien.
Non hasi zinen lanean?
Oposizioak Burgosen egin nituen,Bizkaian eta Gipuzkoan ezin baitzen. Araban bai, ordea. Garai hartanFrancok eta bere gobernuak Bizkaia eta Gipuzkoa probintziaseparatistatzat zituzten eta halako neurriekin zigortzen zituzten.Burgosen Araban baino toki gehiago zegoen eta hara joan nintzen.Oposaketa gainditu ondoren, Burgosko herri batean lan egin nuen.Lermatik bederatzi kilometrora dago eta bi ikasturte eman nituenbertan, neskekin bakarrik lanean. Oso gustura izan nintzen eta jendehari esker ona zor diot, baina itzuli egin nahi nuen. Eskaera eginnuen eta Ataunera joatea tokatu zitzaidan. Aia auzora. Eskola mistoazen eta oso zoriontsua izan nintzen. Denak oso ondo portatu zirennirekin.
Han jabetu al zinen berdintasuneanheztearen garrantziaz?
Han eskola mistoaz maitemindu nintzelaesan ohi dut. Neskak eta mutilak elkarrekin daudela, euren artekoharremana, bakoitzaren ezaugarriak… argi eta garbi ikusten dira.Berehala konturatu nintzen emakumezkoak gizonezkoak baino sorginagoakgarela eta azken hauek astokiloagoak eta inozenteagoak direla.
Zenbait haurrei ematen zenien eskola?
Legeak 6 eta 14 urte bitartekoei emanbehar niela zioen, baina txikiagoei ere diru kopuru txiki baten trukeeskola ematea adostu genuen. Eskolan ordubete gehiago gelditzeagatikere diru pixka bat ordaintzen zen. 3 eta 4 urteko haurrek ereeskolara etorri nahi zuten eta atean jartzen ziren, karpeta txikiakbesapean zituztela. Zer egingo nuen, bada? 50 ikasle baino gehiagonituen. Bederatzi urte eman nituen Ataunen.
Euskaraz primeran hitz egingo duzu.
Eskolak gazteleraz ematen nituen,noski. Hala agintzen zuten. Ikasle ia guztiek gazteleraz hitz egitenzekiten. Emakume batek bederatzi urtetan ez nuela euskara ikasileporatu zidan eta nik heldu nintzenean gazteleraz hitz egitekoeskatu zidala oroitarazi nion. Medikuarengana eta Ordiziako azokarajoateko nahi zuten gazteleraz ikasi. Egia esan, Ataunen dezente ikasinuen eta Zumarragara etorri nintzenean gau-eskolan izena eman nuen.Marian Ostiza nire irakaslea izan zen. Lazkaon, Eskoriatzan,Arantzazun eta Martutenen ere izan nintzen euskara ikasten.
Ondo hitz egingo duzu, beraz.
Ez dut ondo hitz egiten, nahiz etagarai batean nahiko ondo defendatzen nintzen. Baita idazten ere.Ataunera joaten nintzenean eurek baino hobeto hitz egiten nuelaesaten zidaten, baina gero erraztasuna galdu nuen. Gutxi batzuoi ezziguten titulua eman eta oso gaizki hartu genuen. Azterketa bateannire lankideek niri, zaharregia nintzelako, ezin zidatela titulurikeman entzun zuten. Horrenbeste ahalegindu ondoren, ezin zidatelahalako kolperik eman esan nien.
Gurasoez hitz egin duzu. Ahizpak erebereziak izango ziren zuretzat, eurekin bizi izan baitzinen hil zirenarte.
Ni erdikoa nintzen. Esther eta Ameli2001ean hil ziren. Zaharrena Telefonican lan egiteko prestatu zen,baina saskigintzan eta Irimo enpresan lan egin zuen. Gazteena jostunazen. Azken urteak Zumi gure txakurrarekin pasatu genituen.
Ez zineten ezkondu. Zer dela eta?
Ez dakit, saiakerak izan baitziren…Ez zen interes faltagatik izan. Hiru ahizpok lagun onak izangenituen, baina… Nirea zerura joan zen, ni hemen utzita. Lagun onakginen eta gure artekoa ondo bukatuko zen, minbiziagatik izan ezbalitz. Pena horrekin eman dut bizitza osoa. Ez dut gizonezkogehiagorekin harremanik izan.
Independente samarrak zineten…
Hala da. Menderakaitz samarrak ginen.Ez dut uste gurasoen eraginagatik zenik, baina, egia esan, nirelagunen amak alabak ezkontzen saiatzen ziren eta nireak ez zuenhalako saiakerarik egin. Lagun baten aitak nik ez nuela gizonezkoarruntik nahi, baina zaldunak ez zirela niregana etortzen esan zidan.Erantzun zalea izan naiz beti eta bere alaben kontuetan sartzeko etani bakean uzteko esan nion.
Emakume gogorra zara gero…Feministatzat al duzu zeure burua?
Ez. Beharbada arraro samarra izangonaiz. Matxismoa, gizonezkoen menderatzea, hilketak… mingarriakiruditzen zaizkit. Matxismoaren aurkakoa naiz. Pasadizo bat kontatukodut nire jarrera ulertarazteko. Faustino Orbegozo geriatrikoanegunkaria eta egutegia irakurtzeko elkartzen ginen egunero. Santuenartean, 20 gizoneko emakumezko bakarra dago. Hori elizaren matxismoada. Dena den, ez nator bat inor santu izendatzearekin. Batek merezibadu, gainontzeko guztiek ere bai. Sariekin gauza bera gertatzen da,nahiz eta Xera izenekoa eman didatelako pozik nagoen.
Nola sentitzen zara?
Saria jende askorekin banatu nahi dut.Hasteko beste hautagaiarekin: Lucia Quesadarekin. Bera sari gabegelditu izanak pena handia ematen dit. Nik berari eman nion botoa.Nire lankideekin ere partekatu nahi dut: Zumarragako ikastetxepublikoa utzi zutenekin, Gainzurikoekin eta gainontzekoikastetxeetakoekin. Denok lan egin dugu berdintasunaren etahezkuntzaren alde. Gure arteko lehia egon behar dela dirudi, bainaoso harreman ona izan dugu beti. Dena den, saria nire bizitzatikpasatu diren haur guztiekin partitu nahi dut batez ere. Oso zoriontsuegin naute.
Haurrak horren gustuko izanda,seme-alabarik ez izatea penatuko zaizu.
Bai, baina beno… Nik besteenseme-alabak izan ditut. Baten batek oroitzapen txarrik badu,barkamena eskatu nahi diot. Saria haurren gurasoentzat eta hezininduten irakasleentzat ere bada. Baita nire gurasoentzat etaahizpentzat ere, noski.
Jende askok eman dizu botoa.
Ikasle ohi askok nire alde bozkatudutela esan didate eta ilusio handia egiten dit. Are gehiago unehonetan, dagoeneko neure burua zaharkitua ikusten baitut. Pozik ezegotea ulergaitza izango litzateke, baina mundu guztiak merezi dusaria bere lanagatik. Berdin du gizonezkoa edo emakumezkoa den. Bestesari bat sortu beharko da, guztion mesedetan lan egiten dutengizonezkoentzat. Ni ez nago gizonezkoen aurka, ezta gutxiago ere.
Zer diozu egun emakumeek bizi duzuenegoeraz?
Pentsaera asko aldatu da. Xera saria ezdagokit niri, nik egin dudana gizartearen bilakaeraren ondorioabaita. Beste lankide batzuek ere lan handia egin dute berdintasunarenalde. Egunotan asko pentsatu dut beraietaz. Guztiok ahal duguna egindugu, gure arteko ezberdintasunen gainetik. Ni eskola mistoarenaldekoa izan naiz beti.
Zumarragan eskola mistoa defendatuzenuen. Oztoporik aurkitu al zenuen?
Nire ustez, ordurako ikuspegia aldatutazegoen. Ez dut kontu honetan protagonista izan naizenik. Dena den,batzuetan eztabaidak izaten ziren, iritzi ezberdinak baitzeuden.Zumarragako eskola zaharrean neskak alde batean zeuden eta mutilakbestean. Eraikin berria egin zenean berdin jarraitzea edo mistoaegitea eztabaidatu zen. Nik mistoaren alde egin nuen, baina besteaskok ere bai.
Zer uste duzu hobetu behar delahezkuntza eta berdintasun alorretan?
Galdera zaila da hori… Hilketez gain,neska-mutikoen artean dagoen giroa deigarria iruditzen zait: ez dirafamilia giroan bizi. Ez dakit drogen eraginez den, edo gurasoekeurekin egoteko astirik ez dutelako… Gurasoekin bizi izan garenoketa eurekin asko hitz egin dugunok oso oroitzapen politak ditugu.
Zer zaletasun dituzu?
Irakasleek jostea ez nuela gustuko esanzioten amari, baina jostun lanbidea ikasi nuen Balentxirekin.Eskulanak ere oso gustuko ditut. Baita irakurtzea ere. Harrapatzendudan guztia irakurtzen dut, baina indarkeria ardatz duten nobelak ezditut atsegin. Maitasunezkoak, ordea, oso gustuko ditut. Ezkongabeanaizen arren, oso erromantikoa naiz.
Zer edo zer gehiago esan nahi al duzu?
Ezagutu dudan jende guztiari eskerrakeman nahi dizkiot. Asko zor diet. Bestalde, Zumarragako Udalak nirebizitzako unerik zailenetan lagundu dit: Faustino Orbegozogeriatrikora joan nintzen eta oso ondo hartu ninduten.