
Clown generoa du kuttunena eta herriraitzuli da herritarren artean ezagutzera emateko. Urtarrilean Floridatabernan bere ikuskizuna eskaini zuen eta martxoan ikastaroa eman du.
Zeintzuk izan ziren zure lehen pausoakinterpretazio munduan?
Antzerkia betidanik gustatzen zait eta15 urterekin Urretxu eta Zumarragako Karmakros antzerki tailerreanhasi nintzen. 17 urterekin, Batxilergoa bukatu bezain pronto,Madrilera joan nintzen interpretazioa ikastera. Aukera ezberdinakaztertu nituen, baina bihotzak agintzen zidana egitea erabaki nuen.Hiru urte eman nituen Arte Dramatiko ikasketak egiten. Antzezpenmunduan esperientzia ere ezinbestekoa da: bidaiatzea, jendeaezagutzea, kalera irtetea eta jendea begiratzea… Hori dela eta,Sevillara joan nintzen.
Zer egin zenuen Andaluzian?
Beste ikastaro batzuk egin nituen,baina ez bakarrik antzerkiari dagozkionak. Interpretazio munduanaukera zabala dago: teatro klasikoa, komikoa, dramatikoa, maskarak,clown… Aukera guztiak ezagutu nahi nituen eta zein erregistrotanmoldatzen naizen hobeto jakin. Andaluziako gobernuak dirulaguntza etaikastaro oso onak eskaintzen dituelako joan nintzen Sevillara. Zinea,clown, gorputz espresioa, ahotsaren lanketa… egin nituen. Clowndelakoa Gabriel Chamé argentinarraren eskutik ezagutu nuen etasekulako aurkikuntza izan zen. Identifikatua sentitu nintzen eta bidehori jarraitzea erabaki nuen.
Zer egin duzu ordutik aurrera?
Madrilera itzuli nintzen eta bertaneman ditut azken bi urteak. Han ikasitako guztia praktikan jarri dut.Clown talde bat sortu genuen eta astean zenbaitetan gelditzen ginenpraktikatzeko. Hala, numero ezberdinak sortu dira. Urte eta erdidaramat jendaurrean antzezten.
Non antzeztu duzu?
Madrilen areto txikiak daude. Txokogoxoak dira. Beraietan ikusleei begietara begiratzeko eta beraienerantzuna jasotzeko aukera dugu. Batzuei gogorra egiten zaie, bainanire ustez hori da benetako antzerkia.
Zer da clown delakoa?
Bakarrizketak ez bezala, oraindik ez daoso ezaguna hemen. Gure artean pailazoak haurrentzat dira, batez ere.Nik gazteentzat eta helduentzat lan egiten dut. Clowna norberarengauza lotsagarriak publiko egitean datza. Bakoitzak barregarrigeratzeko modua du eta badaki nola barre eginarazi diezaiekeengainontzekoei. Norberak barregarri geratzea onartzen duenean, aurreanduenak barre egiten du. Hortik aurrera, eromenera heltzen gara.Clownak arrakasta zoritxarrean aurkitzen duela esaten da.
Keinuak bakarrik erabiltzen dituzu alahitza ere bai?
Gai horren inguruan eztabaidak daude.Batzuek ez dute ezer esaten, oso poetikoak dira. Nire pertsonaiak,berriz, asko hitz egiten du. Dena den, hitzak geroz eta gutxiagoerabiltzen ditut eta gorputza, berriz, geroz eta gehiago. Nire ustez,hala politagoa da. Gainera, ikusleak ez daude horretara ohituta etahezi egin behar dira. Espainiatik kanpora askoz ere gutxiago hitzegiten da. Uda honetan Parisen eman den ikastaro batean parte hartudut eta beraiengandik oso urrun gaude.
Non du arrakasta gehien genero honek?
Pixkanaka hona heltzen ari da. Hor daOihulari Klown. Dena den, arrakastarik handiena Frantzian du.
Zer alde dago clown baten eta aktorebaten artean?
Clownak beti publikoa behar du. Batbatean ikusleekin topo egiten du. Zirkoan saio baten eta bestearenartean irteten zen jendea entretenitzeko. Bigarren mailako pertsonaiabezala jaio zen, Charlie Rivelen garaian, baina gero protagonismoahartu zuen eta betegarri hutsa izateari utzi zion. Gainera, zirkotikantzerkira salto egin du.
Charlie Rivel aipatu duzu. Clownenmaisua al da?
Hilik egotea pena da. Bere bizitzariburuzko liburua irakurri nuen eta negar egin nuen. Une tristeak bizidituen pertsonak besteen barreak sortzeko gaitasuna izatea izugarriada. Pailazoen lana hori da: drama erakutsiz barrea eragiten dute.Beste batzuek bizirik diraute eta eurekin gozatu eta eurengandikikasi nahi dut.
Nolakoa da zure ikuskizuna?
Pertsonaia bat sortu dut eta nirekinbatera bilakaera izan du. Bost minutuko saioak eskaintzen ditut,zirkoan bezala. Argi printzak dira. Ordubeteko ikuskizuna eskaintzendut, baina orain Ramon Merlorekin antzezten dut. “Vaya semanita”telebista saioko aktoreetako bat da eta berarekin lan egin nuenMadrilen.
Nolakoa da zure pertsonaia?
Ausartzen da, baina ez. Maitasunarenbila dabil une oro. Umezurtza dela eta maiteko duen norbait beharduela esango nuke. Ezkonberriz janzten da.
Bere izena Irrintzi da. Zergatik?
Madrileko ikastaro batean geure buruaaurkezteko eta besteei zer edo zer eskaintzeko esan ziguten eta niriirrintzi egitea otu zitzaidan.
Zer gehiagotan ari zara?
Goenkalen lan egiten dut: atrezzo lanaegiteaz gain, Maiteren rola betetzen dut.
Etorkizunari begira, zer asmo dituzu?
Antzerki testuak idaztea ere atsegindut eta iaz neure konpainia sortu nuen. Neure bizitza-egitasmoa da:nire konpainia edukitzea, idaztea, sortzea… Haurrentzako musikalaidatzi dut eta orain euskarara itzultzen ari naiz hemen aurkeztu ahalizateko. Karmakrosek Urretxuko jaietarako euskarazko ikuskizun batbehar du eta, seguraski, lan hau antzeztuko dute. Nire ametsa clownikuskizunak sortzea eta horiekin munduan zehar bidaiatzea da. Denaden, edozertan lan egiteko prest nago: antzerkian, telebistan…
Clowna hemen ez dela oso ezaguna esanduzu. Hori arazoa al da?
Zer edo zer ezagutzen ari den jendearenaurpegia ikustea oso polita da. Gauza berriak eskaintzea atsegin dut,nire jendeari ikasi dudana erakustea.
Hala, clown ikastaroa eskaini duzu.
Oso pozik nago. Hamaika lagunek partehartu dute. Lanerako kopuru oso egokia da. Ikasleen artean motaezberdineko clownak ikusi ditut: batzuek fisikoa erabiltzen dute,besteek hitza, badago besoak eta oinak oso ondo mugitzen dituenik,samurtasunez gainezka ageri denik… Duten guztia eman dute. Materialdezente atera da eta beharbada Eitzako jaietan clown ikuskizunaeskainiko dute.