Sortu berria da Zumarraga eta UrretxukoTrikitixa Elkartea. Bi herrietan zegoen hutsune bat betetzeko asmozsortu dute elkartea bi herrietako trikitilari gazteek. Baita, trikitizaletasuna gure herrietan eta hemendik kanpora bultzatzeko asmoz ere.Hartara, egingo duten lehendabiziko ekimen nagusia, datorrenmaiatzaren 9rako antolatu duten Trikitixa Eguna da. Atzo arratsaldeanizan zen aurkezpena Urretxuko kultur etxean.
Trikitixa Egunean, bi herrietako zeinkanpoko trikitilariek hartuko dute parte. Kalejirak, trikiti jaialdiaeta herri bazkaria izango dira antolatutako ekintzen artean. Egunhorretan bertan, trikitixa munduan garrantzi handia izan duenherritar bat ere omenduko dute, Esteban Larrañaga.
Zumarraga eta Urretxuko Trikitixa Eguna
10:30 Herri ezberdinetako musikaeskoletako haurrak Zelai Ariztin elkartuko dira. 12:30ak bitarteankalejira egingo dute bi herrietan zehar trikitixa eskuan.
Bitartean, bi herrietako tabernetan,triki-bertso-poteo herrikoia egingo dute. Kanpotik datozenei, eurentrikitixa ekarri eta elkarrekin jotzeko gonbitea luzatu duteTrikitixa elkartetik.
12:30 Musika eskoletako haurren trikitisaioa.
14:15 Bazkari herrikoia Balentiñajatetxean. Bazkarirako txartelak Laket tabernan jarriko dituztesalgai datozen egunetan 25 eurotan.
17:30 Trikitixa jaialdia UrretxukoLabeaga aretoan. Txalapartariak, dantzariak (Lurra, Irrintzi etadantzari beteranoak), bertsolariak eta nola ez, trikitilariek hartukodute parte. Amaieran, Esteban Larrañagari omenaldia.
Gau osoan zehar ere trikiti doinuak ezdira faltako Zumarragan eta Urretxun.
Trikitixa Elkartetik jakitera emandutenez, kamisetak eta pegatinak salgai jarriko dituzte egunseinalatuetan eta jaialdian bertan. Metxeroak jada, herrikotabernetan salgai daude.