
Zumarragako Udaleko Berdintasun Sailak,etxeko lanetan erantzunkidetasuna sustatzeko gazteentzakoantolatutako tailerra ostegunean jarriko da martxan.
Emakume eta gizonen artekoberdintasunean aurrerapauso nabarmenak eman diren arren, eta emakumeaneurri handi batean lan merkatuan baldin badago ere, oraindik ereetxeko lanak egitea eta haur eta adinekoen zaintza euren arduraizaten jarraitzen du. Hau da, datozen asteetan tailerrean partehartuko dutenek landuko dutena:
- Maiatzak 7, osteguna: aurkezpena.
- Maiatzak 12, asteartea: brikolajea.
- Maiatzak 14, osteguna: garbiketa lanak.
- Maiatzak 19, asteartea: josketa.
- Maiatzak 21, osteguna: garbiketa eta lisaketa.
- Maiatzak 26, asteartea: sukaldaritza.
- Maiatzak 28, osteguna: sukaldaritza eta tailerren azken eguna.
Ekimen guztiak arratsaldeko 19:00etatikgaueko 21:00etara gauzatuko dira Zelai Arizti kultur etxean.Tailerrak Ortzadar taldeko kideek zuzenduko dituzte.
Barreterapia, asteazkenean
Bestalde, Zumarragako BerdintasunSailak jakinarazi duenez, Barreterapia ikastaroa asteazken honetanbertan hasiko da, taldea behin osatuta.Bihar izango da lehenengosaioa eta hurrengo bi asteazkenetan jarraituko du, maiatzaren 13aneta 20an. Eskolak arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara izango diraZelai Arizti kultur etxean. ‘Escuela de la Risa Inteligente’ taldekoBharat Martin zumarragarra arduratuko da saioak gidatzeaz.