
Apirilaren 22an egin zen Tokiko Agenda21aren prozesuaren baitan, estrainekoz Iraunkortasun Foroarenlehenengo bilera, Urretxuko Udalak hala deituta. Aipaturiko bilerahorretan Tokiko Agenda 21aren aurkezpena egin zen eta 2008-2011eperako egin nahi den Urretxuko Ekintza Planean parte-hartzearengarrantzia azpimarratu zen.
Urretxuko Udalak jakitera eman duenez,bigarren Iraunkortasun Foroa bihar gauzatuko da, maiatzak 6,arratsaldeko 18:30etik aurrera, kultur etxean.
Bileraren gai zerrendajarraian azaltzen dena izango da:
- Apirilaren 22an ospatu zen bilerako aktaren onarpena.
- Bileretan parte-hartzea bermatzeko arauak adostea.
- 2008-2011 Urretxuko Iraunkortasunerako Ekintza Planean barneratuko diren Ildo estrategiko, programa eta ekintzen inguruko informazioa eta eztabaida (alor sozio-ekonomikoa).
- Galde-eskeak.
Egilea: Asier Zaldua.