Larunbatean abiatuko da Ezker HormakoIV. Emakumea Pilotari Txapelketa, Urretxuko eta Zaldibikopilotalekuetan. Urretxuko ordezkaririk ez da faltako aurtengotxapelketan ere, Uxue Fernandezek parte hartuko baitu laugarrenjardun honetan. Gogoratu, bera izan zela, Ainhoa Montesekin bateralehenengo mailan, III. Emakumea Pilotari Ligaxkako irabazlea.
Aste honetan bertan aurkeztu dutetxapelketa Donostiako Kirol Etxean. Bertan adierazi zutenez, aurrekourteetako ildoa jarraituko dute aurten ere. Binaka eta paletarekinjokatuko da eta bi maila bereizi dituzte, lehena eta bigarrena.Antolakuntza, beste behin, pilotari bakoitzaren joko maila kontuanhartuta bikote orekatuak osatzen saiatu da.
Horrenbestez,hamazazpi bikote ariko dira aurten lehian; zazpi lehen mailan etahamar bigarrenean, alegia. Parte-hartze kopuruak nabarmen egin dugora, iaz baino sei bikote gehiagok eman baitu izena.
1. kanporaketa Urretxun
EzkerHormako Emakumea Pilotari Txapelketa larunbat honetan hasiko da etaazaroaren 21ean bukatuko da, finaleko partidekin. LarunbateanUrretxuko eta Zaldibiko pilotalekuetan izango dira lehendabizikokanporaketak. Jardunaldiak astero izango dira, bi pilotalekutan, etaegoitza bakoitzean hiruzpalau partida jokatuko dituzte, 16:00etanhasita.
Egutegia
- Urriak 3, larunbata. Ligaxkako 1. jardunaldia, Urretxuko eta Zaldibiko pilotalekuetan.
- Urriak 9, ostirala. Ligaxkako 2. jardunaldia (1. maila), Orioko pilotalekuan.
- Urriak 17, larunbata. Ligaxkako 3. jardunaldia, Villabonako eta Tolosako pilotalekuetan.
- Urriak 24, larunbata. Ligaxkako 4. jardunaldian, Lezoko eta Hernaniko pilotalekuetan.
- Urriak 31, larunbata. Ligaxkako 5. jardunaldian, Altzako eta Intxaurrondoko pilotalekuetan.
- Azaroak 7, larunbata. Ligaxkako 6. jardunaldia, Aiako eta Ikaztegietako pilotalekuetan.
- Azaroak 14, larunbata. Ligaxkako 7. jardunaldia (1. maila) eta finalerdiak (2. maila), Lizartzako eta Getariako pilotalekuetan.
- Azaroak 21, larunbata. Finalak, Zarauzko Aritzbatalde frontoian.
Argazkian: iazko Emakumea Pilotari Txapelketako finala.