Mikologia asteburua Lekaio kulturtaldeak antolatu du beste behin. Guztira 206 perretxiko mota ezberdinbildu zituzten herritarrek larunbat goizean. Arratsaldean sailkatuostean, igandean erakusgai jarri zituzten guztiak Kalebarren-Areizagaplazan.
Bildu dituzten 206 mota desberdinetatik119 baliorik gabekoak bezala sailkatu dituzte. Jangarriak 54 ziren,horietatik 14 gordinik pozoitsuak. Pozoitsu sailkapena, berriz, 26motek jaso dute, eta horien artean hiru hilgarriak ziren. Azkenik,beste zazpi espezie «susmagarri» bezala definitu dituzte.
Aranzadi zientzia elkarteko kide batek erakusketan zehar emanduen informazio zerbitzua nabarmentzekoa da. Jende ugari bildu zenbertara, kezkak argitzera.
Garagardoa eztarria bustitzeko
Urretxuko Lurra dantza taldeak, berealdetik, Garagardo Festa egin du Ederrena pilotalekuan. Ostiraleanireki eta herenegun itxi zuten festa gunea. Pasa den urteetanjendearen parte hartzeak behera egin bazuen ere, Lurra DantzaTaldekoek esan dutenez aurten arrakasta izan du azokak eta egitendute balorazioa guztiz positiboa izan da.
Bideoak
- Mikologia erakusketa:
- Garagardo Festa: