Mendizaletasunari dagokionez, gaztea zenetik Zumarragako mendietan hasi zuen bere ibilbidea. Geroago etorriko ziren mendi garaiago eta zailagoetara egindako txangoak, eta orain dela mende erdiko baliabide teknikoekin Pirinioetan esaterako Hiru Erregeen Mahaira, Anetora…, Europako Mendietara eta baita Alpeetako erraldoira, Mont Blanc-era, igotzea erdietsi zuen. Espeleologiari dagokionez, txikitatikere zetorkion toki itxi edo iritsi ezinetara heltzeko gogoa,jakinminak eraman baitzuen Jon txikia beti leku ezezagunetankuriositatez sartzera. 1956an Arantzazun espeleologia topaketak izanziren, eta han Aranzadiko espeleologoekin jarri zen harremanetan;geroago, 1959. urtean, herriko hainbat kiderekin batera bere izenazeraman espeleologia talde propioa (‘Grupo de Espeleologia Arana’izenekoa) sortu zuen zumarragarrak. Baina Jon Arana ezaguna bihurtubazen, 1958an Torca del Carlista leizera —munduan ezagutzen denlurpeko hirugarren leize handienera— lehen gizasemea izateagatikzetorkion. Karrantza aldean kokatutako leize honen kondairak dioenez,karlisten kapitain bat bertatik pasatzen zen soldaduen soldatarekineta behin handik behera amildu zen zeraman diruarekin. Horregatikdatorkio mendiari haren izena. 2008an 1958an leize berean bizitakoesperientzia berriz bizitzeko —eta bide batez urteurrena ospatzeko—aukera izan zuen, mendizaletasunean eta espeleologian hazi eta hezizituen bere semeekin batera. Haiekin eta beste lagun batzuekin baterajaitsi baitzen joan den 2008ko ekainaren 28an Torca del Carlistaleizera 50 urte lehenago (1958ko apirilaren 4an) zapaldu zuenleizearen hondoa berriz bisitatzera. Bertara Zumarragako Antioko Amabirjinaren figuratxo bat eraman zuen Zumarragako herritarren izenean.Materialak eta teknikak zeharo aldatu dira —hala zioen Jonek— leizeezezagunera jaitsi zenetik, baina argi dago, gizon ausart etasaiatua, karakter sendo eta gogorrekoa izateagatik, lortu zuenzalantzarik gabe beste inork garai haietan lortu ez zuena…aitzindaria izatea eta geroago bere bidetik etorriko zirenei bidezabala irekitzea.
Informazio osagarria:
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide