Gazte hauen lanak irakurrita, Gabriel Korta poetak esan zuena gogoratu dut: “gazteok, zuek zarete zuen bihotzen jabe bakarrak”. Eta hala da, gazte bakoitzak idatzi du bere egia eta nork jar lezake egia hori zalantzan? Bihotzak eta adimenak eman ahala idatzitakoak, gogoz eta arretaz idazten denak bere lekua hartzen du eta erakusten du bere mamia, lotsarik gabe,beldurrik gabe, aztertu eta ulertuko duenaren zain dagoen flyschak bezala. Zumaiako olagarro gazte hauen tintak paperean ezarri ditu haien sentimendu sakonak. Bai irakurgai atseginak hauek! Neska-mutil hauen kezkak eta gureak oso antzekoak dira. Zeuk irakur eta zeuk esan. On egin!
Iñaki Bastarrika
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide