Belceblues taldeak kontzertua eskainikodu bihar, Zelai Arizti kultur etxean, 20:30ean. Udalak, Xpressionktaldearen laguntzarekin antolatu duen Zelaimusik musika zikloarenbarruan joko du blues taldeak. ”Esperientzia pilotua” dela eta”funtzionatzen badu aurrera” egingo duela esan du Mikel Serranoalkateak.
Bi kontzertu hartuko ditu momentuzzikloak. Biharkoa eta apirilaren 30ean Shut up taldeak eskainikoduena. Xpressionk taldeko Jokin Telleriak azaldu duenez, ”jazz etafunk esperimentala egiten dute”. Elkarte horrek antolatu duZelaimusik zikloa udaleko kultura zerbitzuak hala eskatuta.”Elkartea duela zortzi urte jarri genuen martxan, kalitate handikomusikari ezezagun asko zegoela konturatu ginen, zirkuitu bat osatugenuen eta talde hauek mugitzen hasi ginen. Finean, gure filosofia daartista ezezagunei jotzeko espazio bat eskaintzea”. Biharkokontzertuaren berritasun nagusia tokia da. Orain arte ez dutekontzerturik egin Zelai Arizti kultur etxean. ”Tokia ikusi genuenaeta aretoa egokia zela iruditu” zitzaiela dio Telleriak.
Elkartearen beste helburuetako bat,”bertako taldeen lana ezagutaraztea da”. Horregatik, Urretxuko etaZumarragako musika taldeei ”gurekin kontaktuan jartzeko deialdiaegin nahi diegu. Zumarragan antolatuko ditugun kontzertuetarako etabaita, formatu txikian eta ertainean, Euskal Herri mailan antolatzenditugun emanaldietarako”. Elkartearen webgunean aurki daiteke ekimenhonen inguruko informazio gehiago.
Belceblues
”Bluesa oinarritzat hartuta, soinuindartsuagoak eta ahotsak lantzen ditugun taldea gara, musika beltzaeta zuriaren ezaugarriak nahasten ditugula”, diote bere webgunean. Belceblues taldea Asier Elorzak (ahotsa eta baxua), Ibon Larrañagak(gitarra eta ahotsa) eta Oihan Vega (bateria eta ahotsak) osatzendute.
Atzo egin zuten ziklo berriaren aurkezpena Zelai Ariztin, kontzertuak emango diren toki berean. Mikel Serranok, Zumarragako alkateak eta Jokin Telleria Xpressionk taldeko kideak eman zituzten azalpenak. Jarraian duzue bideoan ikusgai: