Jose Ignacio Munilla Donostiakoelizbarrutiko gotzainak Zumarragako Lanbide Eskolako (UGLE)ikasleekin solasaldia izan zuen atzo, goizeko 11:00ak inguruan.
Eskolatik adierazitakoaren arabera,”gure ikasleei kristautasunak gaurko gizon-emakumeei zer eskaintzendien azaldu die. Gizakiek beraien garapen pertsonala edo zoriontasunaaurkitzeko, kristautasunak kontseilari emozionalarena egin dezakeenala ez erantzuten saiatu da”.
Munillaren bisita UGLEn egunotan egitenari diren jarduera zabalagoaren barruan kokatzen da. Bost urte dirajada eskolan emozioen eremua lantzeko ekintzak antolatzen dituztelaBaloreen heziketa izenburupean. Adimen emozionala lantzen dute, etaikasleei ”kontseilari emozionalak izan daitezkeen pertsonenesperientzia gerturatzen diegu”.
Aurtengo hizlariak
Herenegun Alberto Martinez jesuita ohiaizan zuten UGLEn Brasilgo favela-tan lanean aritutako urteetakobizipenak kontatzen. Atzo, Munilla izan zen, eta gaurBoluntariotzaren Nazioarteko Egunaren harira, Goierri Garaian laneanari diren gobernuz kanpoko erakundeetako ordezkariak izango diraUGLEn.