Urretxu eta Zumarragako Gaztetxea,bederatzigarren urteurrena ospatzeko ekintzak prestatzen ari da.Ekainean zehar izango dira ospakizunak, urtero bezala. Egitarauanohiko ekintzak izango dira, aurtengoan baina izango daberrikuntzarik. Izan ere herrian bada, bederatzi urte dituen Markelizeneko mutil bat. Markelek gaixotasun arraro gisara izendatutako batdauka, epidermolisis bullosa edo Tximeleta azala bezala ezagutzendena. Oso pertsona gutxik dute gaixotasun hau, eta oraingoz ez dusendabiderik.
Hori horrela, gaztetxeak, urteurrenaospatzeko antolatuko dituen zenbait ekitalditan, Markelentzakodiru-bilketak egongo ditu. Baina, ekainaren 18a egun berezia izateanahi dute. Bazkaria, kale-animazioa eta kontzertuak izango dira egunhorretan. Baita, Markeli buruz egin duten film laburraren proiekzioaere.
Guzti hau zehazteko gaur, arratsaldeko16:30ean bilera izango da Urretxuko kultur etxean. Gaztetxeko kideekherritar guztiak gonbidatu ditu, prestaketa lan hauetan partehartzera.
Ekainean zehar ospakizunak
Gainerakoan, ekaina guztian zeharizango dira bederatzigarren urteurrena ospatzeko ekintzak.Hitzaldiak, txapelketa ezberdinak, umeentzako jolasak eta antzerkiak,dokumentalen proiekzio ugari eta makina bat kontzertu antolatukodituzte, besteak beste.
You tubetik jaitsi dugu, Markel protagonista duen eta bere gaixotasunaz hitz egiten duen ”A flor de piel” ikus-entzunezkoa:
Argazkia: Markel, Saioa Arrizabalagabere amarekin (artxiboko argazkia).