Gaur eguerdian banatu dituzte”Tabernariei euskaraz” bideo-esketxen lehiaketako sariak. Ekimena,Goierri Garaiko udaletako euskara zerbitzuek eta Zintzo Mintzo etaZingiZango euskara elkarteek bultzatu dute. Helburua, tabernarienganeta bezeroengan eragitea da, eta euskara erabiltzeko premia handiagoasenti dezatela lortzea izan da.
Hala, helburu horiek hobekien betedituen taldearen lana saritu da, gaur eguerdiko ekitaldian. Xedehorrekin bildu dira Zelai Ariztin Aitor Lizarazu eta Nekane Gonzalez,Zintzo Mintzo eta Zingi Zango euskara elkarteen izenean, eta JonAltolagirre eta Mikel Serrano, Urretxuko eta Zumarragako udaletxeenordezkari moduan.
Guztira bost bideo aurkeztu diralehiaketara. Horien artean, herritarrek bat aukeratu dute,zingizango.com eta otamotz.eus atarien bitartez bozka emanda. Guztira560 bozka jaso dira, ”oso gustura gaude, gure aurreikuspenak goitikbete ditugulako”, esan du Nekane Gonzalezek. Jarraian herritarrenbozka gehien jaso duen bideoa, Legazpiko Sorgintxulo taldearena delajakinarazi du. 200 euroko diru-saria jaso dute ekitaldian bertan.
Aitor Lizarazuk hartu du ondoren hitza,epaimahaiaren erabakiz bideo-esketx onena zein izan den adierazteko.Alde artistikoari begiratuta eta lehiaketaren helburuak bete-beteanjaso dituelako, Belen Baztarrika eta bere taldearen ”Kaña batmesedez” lana izan da aukeratutakoa. 300 euro jaso dituzte.
Baina hirugarren sari bat ere izan da.Izan ere, bere bozka eman duten guztien artean bi pertsonentzakootordu bat zozketatu da. Belen Baztarrikak berak izna du,irabazlearen izena zakutik ateratzeko ardura. Zortea Legazpira joanda, eta Gurutze Arruabarrena Lizarralderi egokitu zaio saria.
Amaitu aurretik Jon AltolagirreUrretxuko euskara zinegotziak, bihar Euskararen Eguna dela eta,egingo diren, ekimenetan herritar guztiei parte hartzeko gonbitealuzatu diete.
Ikusi aurkezpenko bideoa jarraian:
Egilea: Gotzon Aranburu